Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Ostiralean, 20:50ean

Saharako Maratoiari buruzko erreportajea, 'Bi Errepidean'

A.A.

2010/09/02

Bertan parte hartzera joandako familia batekin egongo dira eta Sahararekin lotura estua duten euskal herritarrekin ere egongo dira.

Aurtengo otsailean Argeliako basamortuan ospatutako Saharako Maratoiaren inguruko erreportajea dakar ostiral honetan "Bi Errepidean" saioak, 20:50ean. Lasterketa gogor hau ospatzen den hamargarren urtea zen aurtengoa eta horregatik antolakuntzatik erronka berezia luzatu zuten. Urtez urte gero eta euskaldun gehiagok hartzen zuenez parte, hamargarrenerako ehun lasterkari biltzea zen asmoa.

"Bi Errepidean"&' || 'nbsp;saioa bertara joandako Azpeitiko familia batekin egongo da: Garatetarrekin. Prestaketak nola burutu zituzten eta Saharako kanpamentuetako herritarrek zein harrera beroa egin zieten erakutsiko dute.

Horrez gain, Euskal Herrian herri harekin lotura duten lagun ezagunak elkarrizketatuko dituzte. Gurutze Irizar Fatimetu eta Garazi alabak euren historia kontatuko dute. Begoña Erraztik, EAko presidente ohiak, Sahararekin duen lotura azalduko du eta herri horren berri Nazio Batuen aurrean eman zuenekoa gogoraraziko du. Eta Xabier Euzkitzerekin, Saharautz elkarteko buruarekin, Saharako umeak gurera uda pasatzera ekartzeko egitasmoaz arituko dira.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa