telebista

telebista

Goizeko albistegia

Iñaki Goirizelaiari elkarrizketa, astearteko 'Egun On Euskadi' saioa

A.H.

2010/09/06

Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea Boloniako planaren adaptazioaz eta kurtso berriaren hasieraz arituko da.

Astearte honetan Aitzol Zubizarretak Iñaki Goirizelaia elkarrizketatuko du ETB-2ko ''Egun On Euskadi'' albistegian. Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea Boloniako ikasketa planaren inguruan arituko da saioan eta horrez gain, lehenego mailako ikasleentzat inoiz baino arinago hasi den 2010/ 2011 kurtsoaz hitz egingo du.

Horrez gain, Ana Garbati, Juan Carlos de Julian eta Alberto Gartzia solaskideek gaurkotasuneko gairik nabarmenenak komentatuko dituzte. Vanessa Sanchezek, bere aldetik, eguneko albisteen kontakizuna egingo du eguraldiari eta trafikoari garrantzi berezia emanez.

''Egun On Euskadi'' astearte honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa