telebista

telebista

Bi errepidean

Erreskate txakurrak eta ezinduei laguntzen dieten txakurrak ostiralean “Bi Errepidean”

A.E.

2008/12/18

Erabilpen ezberdinak ezagutuko ditugu 21:40ean hasita

Txakurren erabilpen bi ezagutzera emango dituzte ostiralean ETB-1eko “Bi Errepidean” saioan 21:40ean. Nafarroako erreskate txakurren taldeak animalia hauen usainmena eta ehiztari sena baliatzen dute galdutako pertsonak topatzeko. Mendian galdutakoak gehienetan baina hondamendietan, adibidez eroritako etxe bat, lan egiteko ere prestatzen dira. Iñaki Lasa taldeko kidek Buran bere txakurra nola entrenatzen duen erakutsiko digu.

Bestalde, Alain Maortua ere txakur hezitzailea da, baina txakurraren beste dohai batzuk erabiltzen ditu. Ezinduei eguneroko bizitzan laguntzeko prestatzen ditu, ateak irekitzeko kasu. Baina txakurren xamurtasuna ere baliatzen du zaharren egoitzetan edota gartzeletan terapia saioak egiteko. AEPA-Euskadi elkartean biltzen dira lan hau egiten dutenak.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa