telebista

Informa nazazu RSS

telebista

Estreinaldia

ETBk 'Mugaritz: Amaitugabeko sukaldea' dokumentala estreinatuko du

A.H.

2011/06/17

Larunbatean gauerdian ETB-2n eskeiniko da.

Iruzkinak

Aste honetan, ETBk Mugaritz:Amaitugabeko sukaldea estreinatuko du telebistan, larunbatean, gauerdian, 00:00tan, ETB-2n. Dokumentala Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Jaialdiaren barruan estreinatu zuen EITBk 2010eko azaroan eta publikoaren harrera oso ona jaso zuen, baita Mugaritz jatetxearen ekipoaren babesa ere.

2010eko otsailaren 15ean zirkuitu labur batek eragindako suteak Mugaritz jatetxeko sukaldea suntsitu zuen. Dokumentalak sutearen ondorengo hilabeteen kronika egin du. Derrigorrez egin beharreko etenaldia gogoeta egiteko tarte bilakatuko da. Gastronomiaren esparrua gainditzen duen proiektu erreferentearen inguruko proietuaren gaineko gogoeta, alegia.

Alex Garcia de Bikuña, Gentzane Martinez de Osaba eta Jose Maria Argoitiak zuzendutako lanak fisikoki munduko bosgarren jatetxerik garrantzitsuena nola berreraiki den erakutsiko du. Horrez gain, Mugaritz markaren atzean dagoen lan-taldea fisikoki zein buru eta emozioz nola prestatzen den erakutsiko du. Sendo eta atsedenik egin gabe bikaintasuna bilatzen duen jatetxera jo nahi du.

Mugaritzeko sukaldearen sutearen ondoren Andoni Luis Aduriz elkarrizketatu eta dokumentala sortzea erabaki zuen EITBko lan-taldeak. “Oso pertsona berezia dela konturatu ginen eta berehala erakartzen zaituela. Euren pentsamoldea gustukoa dugu eta jatetxearen berreraikitze historia jarraitzea interesgarria iruditu zitzaigun”, azaldu du Alex Garcia de Bikuña zuzendariak.

"Amaitugabeko sukaldearen" ideia ulertzeko dokumentala ikusi behar dela adierazten dute egileek. Adurizek elkarrizketan adierazten duenez, menua lantzen ari zela bere sukaldea amaitu gabe zegoela jabetu zen.

Mugaritz: Amaitugabeko sukaldea ez da sukaldaritzari buruzko dokumental soila, beharbada sukaldea da garrantzi gutxien duena lan honetan. Helburu bera, hobetzearen helburua hain zuzen ere, partekatzen duten lagunen antolakuntza eta elkarrekin nola jarduten duten erakusten du.

Andoni Luis Adurizen lidergoa nabarmentzen dute saioaren arduradunek: "Bere taldean konfidantza duen gizona da. Nortasun handikoak dira sukaldariak. Andoniren bereizgarri eta arrakastaren giltza duen lidergo gaitasunean datza, iaioa da bakoitzari duen onena ateratzen", adierazi du Alex Garcia de Bikuñak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

LEHIAKETA

telebista

Ikusleen iritzia

  • Conquiseko lehiakideak.

    Conquiseko lehiakideak.

Aukeratu 'Conquis'eko lehiakide gogokoena eta irabazi itsas-bidaia bat

A.A.

Patagoniara joan ziren 28 lehiakideen artean gustukoena duzunari botoa ematen badiozu, bi lagunentzako itsas-bidaia baten zozketan sartuko...



Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
#-en_emision-# 20:15 - 22:15 ENDESA LIGA: Laboral Kutxa - Kanaria Handia
#-en_emision-# 20:45 - 22:45 ENDESA LIGA: Regal Bartzelona - Bilbao Basket
#-en_emision-# 20:58 - 22:00 Teleberri-2
#-en_emision-# 22:15 - 00:15 Debatea

Hizkamizka Hizkamizka Kultura orokorreko lehiaketa
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#