Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Kalaka

"Kalaka"k Eluanaren kasua eztabaidatuko du asteazken honetan

Leire Etxazarra

2009/02/10

Lierni Agirrezabala erreportaria Italian izan da Eluana Englaroren kasua gertutik jarraitzen. Gainera, Kirmen Uribe idazlea elkarrizketatuko du Euzkitzek, Bilbao-New York-Bilbao bere azken lanaren inguruan

Elikadura kendu eta 3 egunera hil da Eluana Englaro. 17 urtez koman izan ondoren une honetan bizitza luzatuko zion legea aprobatu ala ez erabakitzen ari zen Italiako Senatua.

Lierni Agirrezabala erreportaria Erromara joan eta Beppino Englano, emakumearen aitaren ekimena babestu eta gaitzesten duten bi elkarteetako kideekin izan da. Iritzi publikoa bitan banatuta baitago: mutur batean dira duintasunez hiltzeko eskubidea aldarrikatzen dutenak eta, bestean, Eluanaren heriotza erahilketatzat jotzen dutenak. "Kalaka"n zalantza horiek jarriko dituzte mahai gainean: Eluana hiltzen utzi behar zen? Elikadura kendu edo heriotza azkartu behar zitzaion? Edo entxufatuta luzerako bizitzen utzi? Ezertarako balio al du aurretik bere borondatea familiari jakinarazi izanak?

Horren guztiaren inguruan Itxaro Sorozabal irakaslea, Jose Andres Etxebarria itzultzailea, Felipe Izagirre Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidea eta Estitxu Elduaien kazetaria mintzatuko dira, besteak beste.

Beste gai bat ere hizpide izango dute: Medium-ak eta hildakoenganako komunikazioa. Iñigo Agirre erreportaria Mikel Lizarralde medium euskadunaren kontsultan izan da eta hildako batekin hitz egiten saiatu da. Lizarraldek hitzordu guziak emanak ditu abuztura bitartean, krisia dela eta kontsultak ugaritu baitzaizkio.

Posible al da hildakoekin komunikatzea? Galdera horri erantzungo diote saioaren bigarren zatian, eta horretarako bi medium izango dira platoan: Sonia Agirre eta Mikel Lizarralde bera.

Aparteko beste bisitaldi bat ere izango dute: Kirmen Uriberena. Xabier Euzkitzek idazlea elkarrizketatuko du. Ondarrutarrak berriki plazaratutako Bilbao-New York-Bilbao elaberriaz jardungo dute, besteak beste.

"Kalaka", asteazken honetan, 22:00etatik aurrera, ETB-1en.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa