telebista
E.O.
2012/06/08
Donostiako La Perlako terrazan ospatu da 2012ko udako aurkezpen ekitaldia.
Bideoak (1)
galeriak (1)
Uda badator, eta, horrekin batera, ETBk hainbat saio berri estreinatuko ditu eta eduki bereziak izango ditu laster. Nobedade guztiak aurkezteko prentsaurrekoa egin dute ostiral honetan Donostiako La Perlako terrazan, eta bertara aurkezle eta aktore talde zabala bildu da.
'Mihiluze'ko lagunek hartu dute hitza, larunbatean emango den 1.000garren saioaren karietara. Zazpi denboralditako Lehiakide Onenen Liga egin ostean, saioaren historian zakurik handienak eskuratu dituzten eta egun gehien igaro dituzten 9 bikoteekin, astea behar den bezala amaituko dute festa erraldoi batekin. Sei lagun izango dituzte gonbidatu Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok: Mikel Goñi pilotaria, Julian Iantzi aurkezlea, Urko Aristi eguraldi-gizona, Sara Gandara kirol aurkezlea, eta Nagore Aranburu eta Mikel Pagadi aktoreak.
Ospakizunetan murgilduko zaigun beste saio bat 'Goenkale' dugu. ETB-1eko telesaila beteranoak 18. denboraldia amaituko du laster, gala berezi batekin. Loreto Mauleonek eta Joanes Passicotek aurkeztu duten saioan, kantuan eta dantzan ikusiko ditugu 'Goenkale'ko hainbat aktore: besteak beste, Ainhoa Aierbe, Maria Cruickshank, Iñaki Perurena, Miren Gojenola, Martxelo Rubio, Tessa Andonegi, Asier Hernandez, Itziar Ituño eta Naroa Agirre.
ETB-1eko estreinaldiak: 'Bizirik' eta 'Yes We Jai!'
ETB-1eko estreinaldien artean, 'Bizirik' saioa dugu, ekainaren 17an. Urko Aristik aurkeztuta, Euskal Herriko herri txikietako bizimodua erakutsiko du. Saio bakoitzean bi herritara joango dira eta bertako bizilagunen bitartez, euren egunerokotasuna, jarduerak, ohiturak, gastronomia emango dituzte ezagutzera. Bi herrien arteko ezberdintasunak eta antzekotasunak ere ikusi ahal izango dira.
Lehenengo saioan Elantxobe eta Arano bisitatuko ditu 'Bizirik'ek. Hortik aurrera, Lapuebla de Labarca, Bastida (Nafarroa Beherea), Alkiza, Ziortza-Bolibar, Kanpezu eta Larraine (Zuberoa) herrietara joango dira, besteak beste.
'Yes We Jai!' jairik jai ibiliko den saioa izango da, bitxia eta ez ohikoa. Izan ere, gure artean bizitzen denbora gutxi daramaten hiru atzerritar izango ditu protagonista. Saioko gidariarekin batera, gure herri eta hirietako festetan murgilduko dira. Egunero leku batera joango dira eta bertako herritarren bat edo batzuk izango dituzte lagun. Saioaren amaieran, bizitako jai egunaren balorazioa egin beharko dute. Honenbestez, uda bukatzen denean, Euskal Herriko festarik onena aukeratuko dute.
'Navarra Directo' eta 'Euskadi Directo' festarik festa
Ezbairik gabe, gure hiri eta herrietako jaiei tarte nabarmena gordeko die Euskal Telebistak. San Ferminetan, esaterako, 'Navarra Directo' saioko lan-taldeak egunero emango digu bertako berri euskaldun guztioi. Egunez eta gauez, Iruñean gertatzen den guztia bertatik bertara jarraituko dute, festaz gozatzeko gonbita guztioi luzatuz.
Iruñean izango dira baita ere 'Euskadi Directo'ko erreportariak, Reyes Prados buru dutela. San Ferminen ostean atseden hartuko dute eta abuztuan itzuliko dira Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaien berri luze eta zabal emateko. Halaber, Euskal Herriko beste hainbat herritako jaietara joango dira, baita hondartzetara, igerilekuetara, urtegietara... Uda sasoiko jarduera interesgarrienen berri emango dute, eta jaki gozo eta freskoak prestatuko dituzte.
'Robin Food 500'
ETB-2k David de Jorgeren errezetak eskaintzen jarraituko du udan. Gainera, ordutegi nagusian ikusgai izango den saio berezia prestatu dute 500. atalera iritsi izana ospatzeko. Bertan, Pedro Subijana, Karlos Arguiñano eta Alberto Chicote sukaldariez gain, Juan Echanove aktorea eta Gran Wyoming eta Andreu Buenfuente aurkezleak izango ditu lagun.
'Ni Más Ni Menos'
Bazkal ostean, ETB-2ko programazioak ohiko egiturari eutsiko dio. 'Ni Más Ni Menos' saioak ez du etenik izango udan eta aktualitatearen peskizan ibiliko da egunero. Klaudio Landak aurkezten duen magazinaren ondoren, western zineaz gozatzeko parada izango da.
Astelehenetan,'Cien X Cien'
ETB-2ko ordutegi nagusian hainbat nobedade izango dira udan. Astelehen honetan bertan, ekainaren 11an, 'Cien X Cien' lehiaketa estreinatuko dute Carlos Soberarekin. Zortzi lagun izango ditu nor baino nor gehiago. Euskadirekin eta euskaldunon izateko moduarekin zerikusia duten galderei erantzun beharko diete.
Asteartetan 'La Noche de...'
Felix Linaresen 'La Noche de... ' saioak zine munduko azken berriak, Hollywoodeko izarren bitxikeriak, sekretuak eta beste hainbat kontu ekarriko dizkigu asteartero, eguneko filmari paso eman aurretik. Astearte honetan, hain zuzen ere, proposamen erakargarria izango da: Siete Almas, Will Smith-ekin.
Asteazkenetan 'De Boca en Boca'
Reyes Pradosek gidatzen duen 'De Boca en Boca' saioak uztaila amaierara arte jarraituko du. Pil-pilean dauden gizarte gaiak eta aktualitateak dakartzan berriak jorratuko dituzte adituekin eta solaskideekin. Herritarrek sare sozialen bidez euren iritzia emateko aukera izango dute.
Ostegunetan '60 Minutos' eta erreportaje bereziak
Egun-eguneko gaiei arreta eskainiko die ETB-2k Iñaki Lopezen '60 Minutos'ekin. Ekainaren amaieran bukatuko da saioa eta bere ordez erreportaje bereziak izango ditugu ikusgai. Hasteko, sanferminak hizpide dituzten bi: 'Fiesta', 'Navarra Directo'ko lan-taldeak egina, eta 'Running the bulls', produkzio britainiarra.
Ostiraletan, 'Tu Plato Favorito'
Africa Baetak gidatuko du ostiraletan 'Tu Plato Favorito' saioa. Bertan, 21 pertsona ezagunek gogoko dituzten platerak aurkeztuko dituzte. Bakoitzak aukeratutako jakiaren berezitasunak eta ohiturak azalduko ditu, eta plater horrekin duen loturaz ere mintzatuko da.
Atal bakoitzean hiru pertsonak hartuko dute parte. Bakoitzak bere plater kuttunenaren alde egingo du. Ikus-entzuleek onena zein den aukeratu beharko dute. Irabazlea, zuzenean egingo den finalean aukeratuko dute.
Larunbatetan 'Cine 2' eta igandetan 'Conquistour'
Larunbat gauetan zinea izango da nagusi ETB-2n. Igande gauetan, 'Conquistour' lehiaketa. Julian Iantzik aurkeztuko du eta 'El Conquistador del Fin del Mundo'ko lehiakide ohiek osatutako taldea, bisitatutako herriko koadrilaren aurka arituko da, nor baino nor gehiago.
'El Conquistador' jarraitzen dutenei ezagunak egingo zaizkie probak. Irabazten duen taldeak, beste taldetik dueluan nork parte hartu ahal izango duen erabaki ahal izango du. Galtzen duen taldeak, gainera, besteei bazkaria ordaindu beharko die. Dueluaren irabazlea herrikoa bada, datorren 'El Conquistador del Fin del Mundo'ko edizioan parte hartzeko aukera izango du, aurrez aukeratutakoen artean egongo baita.
ETB-3
Haurren udako oporrak iristearekin bat, ETB-3k eskaintza berezia prestatuko du. 'One Piece' pirata zoroaren abenturak ostiral, larunbat eta igandeak animatu ditu. Halaber, 'Rugrats', 'Championssheeps', 'Timmy Time' eta 'Code Lioko'rekin sendotuko dute haurren programazio eskaintza.
Gazteentzako programazioari dagokionez, musikari erreparatuko diote batez ere. Udako jaialdiek tarte zabala izango dute; Azkena Rock, Bilbao BBK Live, EH Zuzenean, Pirineo Sur eta Miarritzeko Big Festival. Kontzertuak osorik emango ditu ETB-3k eta saio bereziak egingo ditu protagonistekin. Kontzertu hauen inguruko azken berriak ere bilduko dituzte. Lehen hitzordua, datorren asteburuan izango da, Gasteizko Azkena Rock jaialdian.
Emanaldi bereziak
Ohiko jaietako emanaldiak egingo ditu udan ETBk, besteak beste, Donostia eta Bilboko Suak, Portugaleteko Munduko Dantzak, Donostiako Txistulari Kontzertu Nagusia, Errekortari txapelketa, Lekeitioko Antzar Eguna…
Emanaldi berezien sorta honetan daude baita ere, Txirri, Mirri eta Txiribitonek Euskadiko Orkestrarekin Bilbon eskanitako 40 urteko algara ikuskizuna, Amaiurren egingo den Nafarroako Konkistaren 500. urtemugako ekitaldia, Kupela taldearen disko berriaren aurkezpena eta 'Mexikotik Kantari' mariatxi ikuskizuna (azken biak Lazkaon grabatuta).
Bestalde, Gasteiz eta Donostiako Jazzaldietako kontzertuak ere grabatuko dira.
Kirol programazio zabala
Udako kirol hitzordu nagusien berri emango du Euskal Telebistak. Txemi Galarragak Polonian eta Ukrainian jokatzen ari den futbol Eurokopa jarraituko du, Fermin Aramendik Frantziako Tourra eta Asier Arangurenek Londoneko Joko Olinpikoak. Pilotari dagokionez, ekainaren 24an jokatuko den buruz buruko finalaz gain, udako torneoak eskainiko ditu ETBk, baita estropada denboraldi osoa ere. Horrez gain, adi-adi jarraituko dute euskal futbol taldeen aurre denboraldia.
Hurrengo zuzenekoak
| 07:58 - 11:00 | Egun On Euskadi |
| 09:00 - 20:30 | EMBED Bilbao Web Summit 2013 |
| 11:40 - 14:35 | ETB Hoy |
| 12:30 - 14:30 | TXIRRINDULARITZA: Italiako Giroa, errepikapena |
| 13:58 - 14:45 | 'Gaur Egun-1', zuzenean |
| 14:58 - 16:00 | Teleberri-1 |
| 15:00 - 17:45 | TXIRRINDULARITZA: Italiako Giroa |
| 20:15 - 22:15 | ENDESA LIGA: Laboral Kutxa - Kanaria Handia |
| 20:45 - 22:45 | ENDESA LIGA: Regal Bartzelona - Bilbao Basket |
| 20:58 - 22:00 | Teleberri-2 |
Hizkamizka
Kultura orokorreko lehiaketa
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Publizitatea
Ikusiena
Vídeo: Padres e hijos vestidos iguales en Navarra | Navarra directo
Vídeo: Making of del episodio 19 del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Agate Jauregi le ha enamorado como persona | Cuestionario | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Una emergencia que se complica en euskera | Sketch | ¡Ya Queda Menos!
Vídeo: Piso de portero en Bilbao | interiorista Pablo Ruiz | Ongi Etorri
Vídeo: Una balsa de agua delante de sus casas amenaza su salud | Navarra directo
El kalimotxo surgió para dar salida a un vino picado | Equipo ED
Vídeo: Ático en Donostia | Elisabet Brión de La Chimenea Decoración | Ongi Etorri
Vídeo: Agate no hace el duelo por miedo a los cocodrilos | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Avance del episodio 20 del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Pello Zabala prevé que la primavera será calmada | Eguraldia
Maitasun-hirukotea Arralden, Said, Maddi eta Eider | Goenkale
Vídeo: Sobrevolamos Bilbao para ver los nuevos accesos | Euskadi directo
Vídeo: 'Euskadi Directo' | Protesta de los vecinos de Txurdinaga | Euskadi directo
Vídeo: La ertzaintza investiga la aparición de un cadáver en Gasteiz | Euskadi directo
Vídeo: Chalet en Vitoria | 528 metros cuadrados y obras de arte | Ongi Etorri
Maiatzaren 21eko bertso-piropoa Larraitzi eskaini diogu |Dida
Entrevista al sociólogo estadounidense James Petras | Radio Euskadi|Boulevard
El escándalo de los huertos solares en Radio Euskadi|Hágase La Luz
Andoni Aizpuru eguraldiko aurkezleari elkarrizketa eguraldiari buruz |Faktoria
más de cláusula suelo. Hipoteca | Radio Euskadi|La Noche Despierta
Atez atekoa Oñati | Mikel Biain alkatea zabor bilketari buruz|Faktoria
Martin Garitano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari elkarrizketa|Faktoria
Xabi Etxeita baraja regresar al Athletic | Radio Euskadi|Fuera de Juego
Joanes Aierbe Ordiziako kapitainak agur esan dio errugbiari|Hiru erregeen mahaia
"Limpo", lavado ecológico de vehículos | Radio Euskadi|Boulevard
Boletus, una app para móviles con ofertas de Bizkaia|Más que palabras
Maider Unda y Pablo Pineda: Oro a la superación|Somos Complices
'Autoayúdate', libro psicóloga Patricia Ramírez | Radio Euskadi|La Noche Despierta
XII Semana de la bicicleta de Vitoria-Gasteiz, en Radio Vitoria|Plaza Nueva fin de semana
Vídeo: Tornado en Oklahoma | Decenas de muertos por un tornado
Vídeo: Muere un soldado en un atentado terrorista en Londrés
VÍDEO | Sexo jóvenes Euskadi | Adelantan su primera experiencia sexual
Vídeo: Tornados en EE. UU. | Los tornados ponen en alerta a EE. UU.
Tornado Oklahoma 2013 | Los equipos de rescate buscan supervivientes | Noticias del mundo
Vídeo: 'Euskadi Directo' | Protesta de los vecinos de Txurdinaga | Euskadi directo
Vídeo: Los geólogos aseguran que el pantano de Yesa podría ceder
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Vídeo: Cirque du Soleil saca su espectáculo a las calles de Bilbao
Vídeo: Receta de bacalao afrodisíaco, con David De Jorge | Cocina | Robin Food
Vídeo del nuevo San Mamés desde el aíre | Imágenes aéreas de San Mamés
Giro de Italia 2013 | Victoria de etapa para Visconti | Giro de Italia
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Victoria para Beñat Intxausti
Vídeo del Giro de Italia 2013 | La decimosexta etapa, en imágenes
Giro de Italia 2013 en directo | Puertos y recorrido del Giro
Vídeo del triunfo de Visconti en el Galibier | Giro de Italia 2013
Giro 2013 | Navardauskas celebra una victoria que no ha logrado
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Video ritmo relajado del pelotón | Giro de Italia 2013 etapa reina
Vídeo del Giro de Italia | Dura semana, a la espera de los Dolomitas
Vídeo | 'Reala, Europara' programa especial el domingo, en ETB-1
2013ko Italiako Giroaren bideoa | Beñat Intxausti, nagusi 16. etapan
Vídeo de la caída de Vanotti y Battaglin | Giro de italia 2013
Los Premios Euskadi de Gastronomía reconocen los talentos vizcaínos
Vídeo: Receta de bacalao afrodisíaco, con David De Jorge | Cocina | Robin Food
Vídeo: 'Stay' Rihanna videoclip | Vuelve a mostrar su lado sexy
Vídeo: Tráiler de 'Combustión' | Nueva película de Daniel Calparsoro
Vídeo: La colección de joyas de Ainhoa Estankona en Guggenheim Bilbao | Eitb Kultura
Videoclip de Sergio Dalma y Leire Martínez | 'La cosa más bella'
Vídeo: Vida de Joan Collins | Joan Collins y su marido | La noche de
Vídeo de Iñaki Ochoa de Olza | Documental sobre su intento de rescate