telebista

Informa nazazu RSS

telebista

Gaur gauean, 22:15ean

'Kontuz, Atsuak!!!' saioa eskainiko du ETB-1ek gaur

A.E.

2012/07/17

Anjel Alkain eta Iñake Irastorzak hezurmamitutako pertsonaiak Euskal Herrian barrena ibiliko dira, eta zezenen inguruan aritu dira galdezka.

  • 'Kontuz, Atsuak!!'.

    'Kontuz, Atsuak!!'. EITB

Iruzkinak

'Kontuz, Atsuak!!!' umorezko saioa eskainiko du ETB-1ek gaur, uztailaren 17an. Anjel Alkainek 'Wazemank'en, 'Noaoa'n eta 'Finlandia'n famatutako Atsuak , Maikrux eta Maikarmen (Anjel Alkain eta Iñake Irastorza) izango dira saioaren ardatz .

ETB-1ek saio berria egiteko enkargoa egin die bi atso berezi hauei, eta erreportari lanetan ibiliko dira Euskal Herrian barrena. Horretarako, sekulako Renault 12-a erabiliko dute…gorria eta dotore-dotorea.

Ileapaindegian daudenean erabakiko dute nora jo, aldizkariak irakurtzen ari direnean. Hasteko, Pello Zabalarengana joko dute iritzi eske, beraien Gidari Espirituala izango baita (Saio honetan autoa bedeinkatu ere egingo du Pellok).

Gai ika-mikatsu bat aztertuko dute progarman. Ileapaindegian sortuko zaie, alegia, jakinmina, eta hori asetzeko, hainbat pertsonaia ezagun elkarrizketatuko dituzte, alde guztietako iritziak jakiteko. Kaleko jendearekin ere izango dira, herriak zer dioen jasotzeko.

Beraien betiko umore ukitu pertsonalarekin oso elkarrizketa bereziak egingo dituzte, naiz eta gaiak serioak izan.

Saio honetan 'Zezenak Bai Ala Zezenak Ez'  izango dute aztergai. Horretarako Azpeitian, Donostian, Iruñean eta Bilbon izan dira, eta besteak beste Maiorga Ramirez, Jone Goirizelaia, Eneko Goia, Peio Martinez de Eulate, PETAko ordezkariak, Azpeitiko aldeko eta kontrako iritzidunak elkarrizketatu dituzte.

'Kontuz, Atsuak!!!' 22:15ean eskainiko da, gaur gauean, ETB-1en.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea


Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
#-en_emision-# 07:58 - 11:00 Egun On Euskadi
#-en_emision-# 11:40 - 14:35 ETB Hoy
#-en_emision-# 12:30 - 14:30 TXIRRINDULARITZA: Italiako Giroa, errepikapena
#-en_emision-# 13:58 - 14:45 'Gaur Egun-1', zuzenean
#-en_emision-# 14:58 - 16:00 Teleberri-1
#-en_emision-# 15:00 - 17:45 TXIRRINDULARITZA: Italiako Giroa
#-en_emision-# 20:58 - 22:00 Teleberri-2
Publizitatea

DBH DBH Euskal Herriko irakasle xelebreenen abenturak

Petrov Petrov Gorka Otxoak aurkeztutako saio berria
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#