telebista

Informa nazazu RSS

telebista

Gaur

Mikel Aranbururi omenaldia Azpeitian, ETB-1en eta eitb.com-en

A.H.

2012/07/18

Realak Eibarren aurka jokatuko duen partidaz gain, azpeitiarraren ibilbideari buruzko erreportajea eskainiko du EiTB taldeak.

Iruzkinak

Mikel Aranbururi omenaldia eskainiko dute gaur ETB-1ek eta eitb.com-ek. Pasa den denboraldi amaieran erretiratu zen jokalari azpeitiarra eta, haren omenez, Realak denboraldiaurreko partida jokatuko du Eibarren kontra Azpeitian bertan. Ander Txintxurretak eta Juanan Larrañagak egingo dute kontakizuna 21:30ean eta horren aurretik, Mikel Aranburu, Realaren bihotza erreportajea eskainiko da, Igor Sarriegik eta Loiola Altunak ekoiztuta. Bertan, jokalari txuriurdinaren futbol ibilbidea errepasatuko dute eta erretiratu zen eguneko agurraren irudiak bilduko dituzte. Erreportajea gaueko 21:00etan eskainiko da.

Frantziako Tourraren 16. etapa

Amaierarako lau jardunaldi bakarrik gelditzen direnean, Frantziako Tourrak bere Pirineotako ibilbide ezagunenetarikoari aurre egingo dio. Hamaseigarren etapa honek Pau eta Basgneres de Luchon herrien arteko 197 kilometro izango ditu, eta Pirineoko mendate klasikoak zeharkatuko ditu: Aubisque, Tourmalet, Aspin eta Peyresourde. Egunero bezala, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute etaparen gaineko kontakizuna. Emanaldia 12:50ean hasiko da ETBK Sat katean eta 14:15etik aurrera ETB-1en jarraituko du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea


Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
#-en_emision-# 11:40 - 14:35 ETB Hoy
#-en_emision-# 13:58 - 14:45 'Gaur Egun-1', zuzenean
#-en_emision-# 14:58 - 16:00 Teleberri-1
#-en_emision-# 15:00 - 17:45 TXIRRINDULARITZA: Italiako Giroa
#-en_emision-# 19:00 - 21:00 Alderdien Mahaiaren bilera
#-en_emision-# 20:58 - 22:00 Teleberri-2
#-en_emision-# 22:15 - 23:25 Goenkale
Publizitatea

DBH DBH Euskal Herriko irakasle xelebreenen abenturak

Petrov Petrov Gorka Otxoak aurkeztutako saio berria
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#