telebista

Informa nazazu RSS

telebista

Estreinaldia

'Checkpoint rock' dokumentalaren estreinaldia, gaur, ETB-1en

A.H.

2012/07/24

Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzenduta, Israel, Gaza eta Zisjordanian filmatuta dago dokumentala.

  • Checkpoint Rock filmeko fotograma bat.

    Checkpoint Rock filmeko fotograma bat.

Iruzkinak

Euskal Telebistak 'Checkpoint rock' dokumentala estreinatuko du gaur. Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendutako filmak Palestinako musikara hurbilduko ditu ikus-entzuleak, bertan jorratzen dituzten estiloetara. Tel Avivetik hasi eta Gaza eta Zisjordaniako lurralde okupatuetara mugituko da 'Checkpoint rock', eta DAM rap taldeko kideetako batekin, herriz herri, musika tradizionaleko interpreteengana, hip hop abeslari gazteengana, eta rock taldeetara hurbilduko da dokumentala, oztopoak oztopo euren lanarekin jarraitzen ahalegintzen diren horiengana, alegia.

Palestinako musikak eta, oro har, kulturak jasaten duen 'iluntasuna' salatu, eta hura argitara eraman nahi izan du pelikulak eta horretarako, Palestinara bertara eramango gaitu Fermin Muguruzak, musikariekin elkarrizketak egin eta haien musika ezagutzera. Palestinaren gainean dugun ikuspuntuan nolabait aldatuko duen dokumentala da, eta Tel Aviv hiriburuko auzo arabiarretan, eta lurralde okupatuetako errefuxiatu esparruetan grabatuta dago. Lana aurrera eramateko oztopo ugari gainditu behar izan zituzten bidean, Israelgo soldaduen kontrol zorrotzak, besteak beste.

Donostiako Giza Eskubideen Zinema jaialdiaren itxiera ekitaldiaren barruan estreinatu zuten dokumentala eta gero Donostiako Zinemaldian ere eskaini zuten, Zinemira sailean. 'Checkpoint rock', K2000 eta Filmanova enpresek ekoitzi dute, ETBren partaidetzarekin.

'Checkpoint rock' gaur emitituko da 22:15etik aurrera ETB-1en.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

LEHIAKETA

telebista

Ikusleen iritzia

  • Conquiseko lehiakideak.

    Conquiseko lehiakideak.

Aukeratu 'Conquis'eko lehiakide gogokoena eta irabazi itsas-bidaia bat

A.A.

Patagoniara joan ziren 28 lehiakideen artean gustukoena duzunari botoa ematen badiozu, bi lagunentzako itsas-bidaia baten zozketan sartuko...



Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
#-en_emision-# 22:00 - 23:55 ETB KANTXA

Hizkamizka Hizkamizka Kultura orokorreko lehiaketa
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#