telebista

Informa nazazu RSS

telebista

Kirol emanaldiak

Baiona eta Biarritzen arteko Euskal Herriko I. errugbi kopa, ETB-1en

A.H.

2012/08/03

Horrez gain, Zarautzen ospatuko den pilota jaialdia eskainiko da gaueko 22:00etatik aurrera.

  • Baiona-Biarritz errugby kopa.

    Baiona-Biarritz errugby kopa.

Iruzkinak

Gaur, Euskal Herriko lehenengo errugby kopa jokatuko da Donostiako Anoeta estadioan, eta Aviron Bayonnais eta Biarritz Olinpique taldeak arituko dira nor baino nor gehiago. Partida arratsaldeko 20:00etan izango da eta ETB-1ek zuzenenean eskainiko du. Jon Ander Gorospek eta Iñaki Laskurainek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.

Horrez gain, Euskal Telebistako lehenengo kateak Zarauzko pilota jaialdia eskainiko du gaueko 22:00etatik aurrera. Lehenengo neurketak, Retegi BI-Arruti eta Apezetxea- Larrinaga bikoteak jarriko ditu aurrez aurre eta ondoren, jardunaldiko partida nagusia jokatuko dute Gonzalez-Laskurain eta Jaunarena-Merinoren artean. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek emango dute jaialdiaren berri ETB-1en.

Burgoseko Itzulia, ETBK Sat-en

Horrez gain, ETBK Sat kateak Burgoseko Itzuliaren hirugarren etapa eskainiko du zuzenean 16:00etatik aurrera. Santo Domingo de Silos eta Lermaren arteko 159 kilometroko ibilbideak osatuko du etapa, eta Xabier Usabiaga eta Fermin Aramendi komentaristak izango dira emanaldiaren arduradun.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea


Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
#-en_emision-# 07:58 - 11:00 Egun On Euskadi
#-en_emision-# 11:40 - 14:35 ETB Hoy
#-en_emision-# 12:30 - 14:30 TXIRRINDULARITZA: Italiako Giroa, errepikapena
#-en_emision-# 13:58 - 14:45 'Gaur Egun-1', zuzenean
#-en_emision-# 14:58 - 16:00 Teleberri-1
#-en_emision-# 15:00 - 17:45 TXIRRINDULARITZA: Italiako Giroa
#-en_emision-# 20:58 - 22:00 Teleberri-2
Publizitatea

DBH DBH Euskal Herriko irakasle xelebreenen abenturak

Petrov Petrov Gorka Otxoak aurkeztutako saio berria
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#