telebista
I.H./O.J.
2012/09/28
Lehendakarigaiaren hitzetan, Euskadi independiente batek ezingo lituzke pentsioak ordaindu, eta aitortu du ezinezkoa dela langabeziarekin ''bihar'' bukatzea. Jaurlaritzako sailak murriztu nahi ditu.
“Independentzia hondamendia da euskal ekonomiarentzat’’, esan du Antonio Basagoiti Euskadiko hauteskundeetarako PPko lehendakarigaiak ETBko 'Euskadi Pregunta a' saioan. ‘’Arazoak izango genituzke Espainiarekin, geure oinarrizko merkatuarekin. Ez ginateke euroan egongo. Euskadirentzako irudi txarra litzateke, pentsioak ez ordaintzeko moduko hondamendia”, esan du PPko hautagaiak, Euskadirentzako independentzia txarra izan ote litzatekeen galdetuta. “Euskal pezeta asmatzea onartu ezin daitekeen korapiloa izango zen”, azpimarratu du.
Murrizketen inguruan galdeginda, Basagoitik honako hau esan du: “Hauteskundeak irabazten dituenak, ezkerrak edo eskuinak, murrizketak egin beharko ditu". PPko hautagaiaren ustez, Euskadin hori egiteko marjina dago, “gai sozialak ukitu gabe”. “Politikan aritzen garenak gutxiago izan gaitezke, eta herritarrak modu berean ordezkatu. Nire hauteskunde programan legebiltzarkide kopurua 60ra jaistea eta aholkulari eta erakunde publikoak erdira murriztea proposatuko dut”, esan du. Basagoitik Eusko Jaurlaritzaren sailak zazpi izatera pasatzeko proposamena ere egin du, eta EAJk Euskal Administrazioetan egindako “txosnekin” amaitzeko prest azaldu da. “Aukeraketa librearen sistema kenduko dut, entxufatuak sartzea uztea ekiditeko”, azaldu du.
‘’Langabeziarekin bukatzeko gai ikusten duzu zeure burua?’’, galdetu dio Iñaki Ramosek, Ermuko langabe batek. Arazoarekin ‘’bihar’’ edo ‘’urtebeteko epean’’ bukatzea ezinezkoa dela aitortu dio Basagoitik, eta ‘’industriari eta ekintzaileei zuzendutako politikak‘’ eskainiko dituela esan dio. ‘’Nik egoera ekonomikoari aurre egiteko lasaitasuna eskaintzen dut’’, gaineratu du.
PPko hautagaiak Rajoyren Gobernuak iruzurraren kontra bultzatutako neurriak defendatu ditu, eta ‘’6.000 milioi euro baino gehiago’’ bildu dituztela azaldu du. Aberatsenen zergak igoko dituen galdetuta, Basagoitik esan du ez duela erabat baztertzen. ‘’Eskuineko Gobernu batekin Bilduren Gobernuarekin baino gehiago ari dira ordaintzen’’, esan du. ''Eztabaidarako prest nago, baina demagogiarik gabe'', gaineratu du.
Lehendakaria izatera iritsita, programa betetzeko gai izango ez balitz kargua utziko ote lukeen galdetu dio herritar batek, eta ‘’aurpegia ematearen alde’’ egin du Basagoitik. ‘’Rajoyk aurre egin behar dio. PPk ebakuntza egitea erabaki du, eta ebakuntza batean, ebakuntza ostekoak egoten dira’’, esan du. ‘’Baina ebakuntzak sendatu egiten du’’, gaineratu du.
Hauteskundeetako itunak
Basagoitik ukatu egin du bere alderdiak EH Bildurekin ituna egingo duenik, eta PSOErekin izandako hausturari dagokionez, Patxi Lopezek desleialtasunez jokatu duela adierazi du. “Ez ohiko paktu politikoa zen, eta bazekien egoera horretara iritsi zitekeela. Baina akordio horrek funtzionatu egin zuen, normaltasuna ekarri eta Euskadiko bizitza politikoa lasaitu zuen”, gogoratu du. Edonola ere, Patxi Lopezek hautesleriari “huts egin” diola uste du, aldaketa bere azkeneraino iritsi ez delako.
Estatutuaren defentsa eta aldaketa hauteskunde sisteman
Sistema autonomikoa Konstituzioan aldatzeko, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako autonomiak berrezartzeko eta Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza ezabatzeko prest egongo al litzatekeen galdetuta, Basagoitik argi erantzun du: “Ez”. “Nik Gernikako Estatutuan sinesten dut. Estatutua zintzotasunez babestuko dut. Baina sistema hobetuko nuke eta bikoiztasunak ezabatuko nituzke”, onartu du. “Edozein enpresarik egingo lukeena egingo nuke: Gastuak murriztu”.
Basagoitiri kanpoan bizi diren euskal herritarrek Euskadin bozkatu ahal izateko proposamenaren inguruko galdera ere egin diote, eta horrek hautesleriaren zati batentzako abantaila ez ote den gaineratu diote. PPko hautagaiak esan du terrorismoak norbaiti mesede egin badio, hori ez dela PP izan. “ETA errolda garbitzen saiatu zen. Ni justiziaz ari naiz”, adierazi du.
ETA eta presoak
Basagoitik ETArekin elkarrizketan jarduteko erreparoa azaldu du. “Zergatik hitz egin behar da ETArekin? Legitimitatea emango genioke. Bere helburuaren zati bat lortuko luke. Zentzuduna den Gobernuetatik inork ez dio ETAri eskatzen ari dena emango”, azaldu du. “ETAk armak uzteko ez da mahairik behar, nahia behar da. Argi utzi beharra dago ez duela helburu politikorik izango hil izanagatik”, azpimarratu du.
Aieteko Konferentziaren inguruan galdetuta, Basagoitik esan du bertan parte hartu zutenek “bakeari prezioa jarri nahi” zietela. “ETAko presoak ETAren munduko kezka dira. Geure kezkak beste batzuk dira”, errepikatu du gaiaren inguruko azken adierazpenen harira.
Abortua, hezkuntza eta euskara
“PP zentroa eta eskuina hartzen duen alderdia da. Ni Gallardonen abortuaren legearen alde nago, baina baita homosexualen arteko ezkontzaren alde ere”, esan du Basagoitik gai sozialen inguruan.
“Badakizu zenbateko diru-laguntza jasotzen duen ama ezkongabe batek eta zenbat denbora pasatzen duen gizarte laguntza jaso arte? galdegin dio Estibalizek (34 urte ditu, Sopekoa da). “Egia esan, ez daki”, onartu du Basagoitik. “Uste dut ez dutela ama ezkongabea izateagatik soilik laguntza jasotzen, baita beste egoera batzuengatik ere”, azaldu du. Horren haritik, PPko buruak ama ezkongabeei zuzendutako proiektu zehatzak falta direla nabarmendu du.
Euskarari dagokionez, Basagoitik honako hitzok esan ditu: “Euskara babestu beharreko ondarea da. Baina bi mugekin: lehena, sen ona ez pasatzea (medikuntzako profesionalei dagokionez), eta, bigarrena, inposatzera ez iristea”. Halaber, PPko buruak eskolara joateko hizkuntza aske erabakitzearen alde dago, eta hezkuntzan hiru hizkuntza erabiltzea babestu du. Proiektu nazionalistak Europari begira gazteak gaitzen ez dituela uste du.
Immigrazioari dagokionez, legezkoa eta ordenatua izatea babestu du, eta osasun arretaren inguruan, immigranteei larrialdiko arreta ez ukatzearen alde egin du. Halere, “bizi osorako arreta antolatzen duen txartela” izatearen kontra agertu da. “Hori kotizatzen dutenentzat”, esan du.
Bestalde, Basagoitik zaborren errausketaren eta birziklatzearen inguruko eztabaida baten promesa egin du.
Hurrengo zuzenekoak
| 13:15 - 15:00 | ENDESA LIGA: CB Kanaria - Laboral Kutxa |
| 13:58 - 14:45 | 'Gaur Egun-1', zuzenean |
| 14:58 - 16:00 | Teleberri-1 |
| 15:00 - 17:45 | TXIRRINDULARITZA: Italiako Giroa |
| 17:00 - 19:30 | BURUZ BURUKOA: Idoate - Urrutikoetxea |
| 18:00 - 20:00 | 2. B: Sestao - UD Logroñes |
| 20:58 - 22:00 | Teleberri-2 |
| 21:30 - 22:30 | Irrikitown |
| 22:10 - 01:10 | El Conquistador del fin del mundo |
DBH
Euskal Herriko irakasle xelebreenen abenturak
Petrov
Gorka Otxoak aurkeztutako saio berria
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Kultura
Publizitatea
Ikusiena
Vídeo: Un colegio de Basauri vende pulseras para tener desfibrilador | Euskadi directo
Vídeo: Aissa, Ixa e Iñaki se van a un spa | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Juanito Oiarzabal y su equipo y la comida | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Alex nominará a Aissa | Avance | Debate del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Un huevo de dinosaurio destroza un coche en Bilbao | Euskadi directo
Vídeo: Avance del juego de inmunidad | Debate del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Superhernani, Mintegi ayuda a pareja abertzale con hijo español | ¡Ya Queda Menos!
Vídeo: receta de bacalao al pil pil | Robin Food | Robin Food
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo: Entrevista a Chris | No le importa que la tachen de mala | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Miss Talla Grande Euskadi | Adelgazamiento | Equipo ED
Vídeo: OTA/TAO en Euskadi | Cómo hacer para no pagar | ¡Ya Queda Menos!
Accesos a Bilbao: nuevas entradas y salidas por San Mamés | Entrevista|graffiti
Mundo Raro: drama en el portal | Radio Euskadi|La Noche Despierta
Entrevista a Uxue Barkos sobre su libro 'Contra viento y marea' |Boulevard
Entrevista a participantes del Triatlón Bilbao | Superación personal|graffiti
Cancion para la despedida de Basagoiti|Antes de Mirar Cruzar
Walter Riso: ‘Desapegarse sin anestesia' | Psicología en Radio Euskadi|graffiti
La presentadora de “Ya Queda Menos” en “El Madrugador” | Humor|El Madrugador
Entrevista a Michel Orozko, organizador de la subasta en Arrigorriaga|Boulevard
Canales ahizpek surflari profesional izatea dute amets|Hiru erregeen mahaia
¿Garoña permanecerá abierta un años más? | Energía nuclear|Plaza Nueva
Osasun publikoaren etorkizuna | Osakidetzak 30 urte|Faktoria
Una empresa alavesa contruye el museo rodante de Ferrari |Made in Álava
Cómo obtener células madre embrionarias a partir de células de piel|La mecánica del caracol
Las calves del emprendizaje | Día del Emprendedor 2013|Plaza Nueva
VÍDEO | Sexo jóvenes Euskadi | Adelantan su primera experiencia sexual
Vídeo: Final Copa del Rey 2013 | Disturbios en las calles de Madrid
Entrada a Bilbao por Sabino Arana | Cierre este 17 de mayo de 2013 | Sociedad
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Vídeo: Nuevo acceso a Bilbao por San Mamés | Así quedará el tráfico
Vídeo: Nuevos accesos a Bilbao desde San Mamés | Se abrirán en mayo
Vídeo: receta de bacalao al pil pil | Robin Food | Robin Food
Vídeo: Nuevo acceso a Bilbao | Abiertas las entradas por San Mamés
Nuevo acceso a Bilbao | Abiertas las entradas y salidas por San Mamés | Sociedad
Vídeo: Incendio Alonsotegi | Se ha incendiado una empresa de caucho
Vídeo: El granizo deja 12 heridos en sendos accidentes en Araba
Giro de Italia en directo etapa 14 | Ciclismo en directo | Giro de Italia
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Caída de los escapados en la etapa 12
Victoria de Santambrogio etapa 14 | Giro de Italia 2013 | Giro de Italia
Victoria de Mark Cavendish | Giro de Italia 2013 etapa 13 | Giro de Italia
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Victoria para Cavendish en la etapa 12
Vídeo: Final Copa del Rey 2013 | Disturbios en las calles de Madrid
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Victoria de Uran en la décima etapa
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Vídeo del Giro 2013 | Ikurriña con escudo del Athletic en la etapa 14
Vídeo de la caída de Vanotti y Battaglin | Giro de italia 2013
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Declaraciones de Rigoberto Uran (Sky)
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Rampas del 20% en la décima etapa
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Vídeo de Iñaki Ochoa de Olza | Documental sobre su intento de rescate
Vídeo del Manomanista 2013 | Victoria de Irujo ante Beroiz (22-6)
Vídeo Londres 2012 | El 'sketch' de Mr. Bean en la inauguración
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Navardauskas gana la undécima etapa
Tráiler de 'Welcome to New York', la película sobre Strauss-Kahn
Vídeo: Tráiler de 'Combustión' | Nueva película de Daniel Calparsoro
Videoclip de Sergio Dalma y Leire Martínez | 'La cosa más bella'
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Vídeo: 'Stay' Rihanna videoclip | Vuelve a mostrar su lado sexy
Vídeo de Iñaki Ochoa de Olza | Documental sobre su intento de rescate
Vídeo: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots disco 25 aniversario
Vídeo: Receta masa madre natural de centeno, Iban Yarza | Robin Food | Robin Food
Vídeo: Receta de guiso de patatas y bacalao | Cocina | Robin Food | Robin Food
Video de Madonna mostrando un pecho en un concierto en Estambul
© EITB - 2013 - Lege Oharra