telebista
I.H./ E.A.
2012/10/04
Patxi Lopezek uste du independentzia ''Euskadiren inoizko negoziorik txarrena'' litzatekela. Krisia, zaborren kudeaketa, autodeterminazioa eta Iñigo Cabacasen kasua izan dituzte galderek hizpide.
Albisteak (3)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (2)
galeriak (1)
''PPrekin itunik egongo ez zela esan nuela aitortzen dut, eta akatsa izan zen. Akatsa onartzen dut. Baina ez dut EH Bildurekin itunik egingo. Ideia horri eusten diot'', esan du Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiak ETBko ''Euskadi Pregunta a'' saioan.
30 hiritarrek egindako galderei erantzunez, Lopezek Alderdi Popularrari egotzi dio 2009an sinatutako gobernu itunaren hausturaren ardura. Lehendakarigai sozialistaren aburuz, PPk “Rajoyren murrizketak defendatzea nahiago izan du autogobernua defendatzea baino”."PPk ituna hautsi egin du Rajoy defendatzea nahiago izan duelako,euskal gizartea defendatu ordez", leporatu dio Lopezek Basagoitiri.
Hala ere, bi alderdien arteko itunaren onurak aldarrikatu ditu ordea lehendakarigaiak, "terrorismoaren drama" amaitzen lagundu duelako,"normaltasuna" itzuli delako euskal gizartera eta "herri honetan EAJk bakarrik agindu zezakenaren mitoarekin amaitu delako".
Euskadiko Alderdi Sozialistaren lehendakarigaiak ez du uste hurrengo hauteskunde autonomikoak galduko dituztenik, sinistuta baitago gizarteak azken hiru urte eta erdi hauetan berak buruturiko Jaurlaritzak egindako lanari babesa emango diola. "Gizarteak gobernu sozialistaren lau urteon balioa agerian jarriko du", esan du Lopezek . Bere esanetan, alderdi sozialistak ez du emaitza txarrik izango.
Independentzia eta autogobernua
Lopezek berriro ere honako hau adierazi du: ‘'Independentzia historiako negoziorik txarrena da” Euskadirentzat, “herrialdea hautsi eta euskal herritar batzuei besteekin aurrez aurre jartzen digulako”. Halaber, ekonomian kalte larriak eragingo lituzkeela nabarmendu du, bai pentsioen sisteman, baita Estatuak aurre egin behar dion zor publikoa onartzean ere.
“Neuri politika egitera bultzatzen didana euskal herritarrak era ezberdinean sentitzen garenon bizikidetza da”, azaldu du, bere alderdia autogobernuaren alde dagoela nabarmendu ostean. Horren haritik, gainerako alderdiak “argitasuna” eskatu die hauteskunde eguna baino lehen.
ETAren amaiera
“Gizartea, politika eta biktimen duintasuna izan dira ETArekin amaitu dutenak”, esan du lehendakarigaiak ETAren amaierari buruz. “Ez dut esango eurek direla bakea lortu dutenak, eurek izan direlako indarkeria onartu dutenak”, adierazi du. “Gizartea izan da askatasuna lortu duena. Bakea eta askatasuna babesten genuenon garaipena izan da”, nabarmendu du Patxi Lopezek.
Lehendakarigaiaren ustez, garrantzitsua izan da memoria historikoa, baina “pasatu berri denaren” memoria ere babestu du. “Memoriak atzera ez itzultzeko harresia izan behar du”, esan du.
Murrizketak eta lana
Lehendakarigaiak azaldu duenez, “momentuz” Eusko Jaurlaritzak Osasun arloan koordainketa galarazi du. “Ni lehendakari naizen bitartean koordainketa ez da Euskadin aplikatuko, eta inor ez da osasun sistematik kanporatuko”, iragarri du.
PSE-EEko hautagaiaren ustez, Hezkuntza eta Osasuna ez dira gastuak, “inbertsioak baizik”, “ezjakintasuna eta gaixotasuna herrialdearentzako oztopoa direlako”. Lopezen ustez, lan-erreformak kaleratzea merkatu du. “Enpresariek eskubideak murrizteko eta langilek kaleratzeko erabiltzen dute erreforma”, adierazi du. Lehendakarigaiaren helburua haztea da.
Laguntzak bankuei
Patxi Lopez oso kritikoa izan da bankuei emandako laguntza publikoekin, eta laguntzak jaso dituzten bankuei baldintzak jartzeko nahia azaldu du. Besteak beste, diru publikoa jaso duten erakundeek etxetik botatzeko debekua izatea proposatu du, eta horien kudeatzaileek milioi askoko soldatak ez izatearen alde egin du.
“Aurrezki-kutxen kudeatzaileen artean politikoak izateak gardentasuna eta kontrola bermatzen du”, esan du aurrezki-kutxen kudeaketaren harira. “Krisi hau eragin duten erakundeek ez zuten kontrol politikorik”, gogoratu du. “Kutxaren espiritua izaten jarraitzea nahi dugu, eta ez dadila negozioa bakarrik izan”, azpimarratu du aurrezki-kutxen lanaren inguruan.
Fiskalitate justuagoa
Patxi Lopezen ustez, erreforma fiskal sakona egin behar da, eta, horretarako, Legebiltzarra izatea erabakitzeko gai dena proposatu du. “Fiskalitate justuago bat izan beharko genuke, orekatuagoa”. 210.000 irabazten dituen pertsonari PFEZa igotzeko asmoa iragarri du, eta ondasun handia dutenentzat zerga berezia proposatu du, lortutako diru-kopurua lanpostuak sortzera zuzenduz.
Klase politikoa
Patxi Lopezek politikoei pribilegioak albo batera uztearen alde egin du, baina horien lanaren muina babestu du. “Ez nago geu lapiko bat izateko prest”. “Teknokratek politikoak ordezkatzeak beldurtu egiten nau”, azaldu du. “Politiko txarrak dauden kudeatzaile oso onak daude. Politikak atzean norentzat galdera izan behar du, kudeaketa politikarekin nahastu behar ez delako”, nabarmendu du. “Geu oposiziora lau urtean behin aurkezten gara, eta ez dugu plaza finkoa ateratzen”, gaineratu du.
Cabacas auzia
“Cabacasen heriotza konpondu ezinezko gertaera da, eta ezerk ezin du familiaren eta lagunen mina osatu”, esan du PSE-EEko hautagaiak, eta Aresen jokaera uneoro babestu du. “Ares familiari deitzen lehenengotarikoa izan zen, baita ikerketa bat martxan jartzen ere eta espedienteak ireki ziren”, azaldu du, Barne sailburu ohia “istiluen aurkako materialaren aldaketa azkartuz” joan dela nabarmendu ostean.
Laguntza sozialak
Gizarte laguntzen kontrolean bere Gobernuak egindako lana defendatu du Patxi Lopezek. ''Adinekoenak ez diren txosten guztiak berrikusi ditugu, iruzurrik egon ez dadin. Hainbat arazo eragin dizkigu, baina sistema garbitu dugu'', esan du lehendakariak.
Zaborren bilketa eta ingurumena
Aldi berean, gogor hitz egin du zaborra kudeatzeko atez ateko sistemaren kontra. Bere ustez, ez du Bildu buru duen Aldundiak defendatzen dituen onurak ekarriko eta, aitzitik, kalteak eragingo ditu bai ingurugiroan baita Gipuzkoako aurrekontuetan ere.
Fracking sistema erabiliz Araban gasa ateratzeko aukeraren inguruan, PSE-EEko lehendakariak esan du ez dutela gasik aterako, ''ingurumenari kalterik egingo ez diola erabat ziur egon arte''.
LEHIAKETA
telebista
A.A.
Patagoniara joan ziren 28 lehiakideen artean gustukoena duzunari botoa ematen badiozu, bi lagunentzako itsas-bidaia baten zozketan sartuko...
Erlazionatutako edukiak:
Hurrengo zuzenekoak
|
Ez dago zuzenekorik |
Hizkamizka
Kultura orokorreko lehiaketa
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Kultura
Publizitatea
Ikusiena
Vídeo: Evolución del proceso de adelgazamiento de David de Jorge | Robin Food
Vídeo: Miriam Cabeza, actriz | Forma parte de 'Ya Queda Menos' | Equipo ED
Vídeo: Visitamos a una familia de Bilbao con ocho hijos pequeños | Euskadi directo
Vídeo: Un geólogo recomienda evacuar a los vecinos de Yesa | Ni más ni menos
Vídeo: Muere una mujer en Llodio a manos de su marido | Euskadi directo
Vídeo: Con la crisis se celebran comuniones y bautizos en txokos | Euskadi directo
Vídeo: Relación entre Blanca Fernández Ochoa y León | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Sor Veronica y Sor Susana | Ateas hasta la adolescencia | Equipo ED
Vídeo: Antonio Basagoiti, del Athletic Club | Visita a San Mamés | 60 minutos
Vídeo: Blanca Fernández Ochoa opina sobre Diana | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Karen nominará a Aissa | Avance | Debate del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: José Daniel, niño de 9 años de Vitoria, futbolista del Alavés | Equipo ED
Vídeo: Making of del episodio 19 del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Pello Zabala prevé que la primavera será calmada | Eguraldia
Vídeo: Los movimientos en la presa de Yesa provocan inquietud | Navarra directo
La sanación energética es posible | Francisco Barnosell |Hágase La Luz
Fabien Causeur:'Claro que sé a lo que llaman aquí un francés' | Basket|El Madrugador
Loreari Agirre kazetaria euskararen normalizazioari buruz|Faktoria
Pensamiento para el cambio, Escritos menores de Max Stimer|Hágase La Luz
Asesinato en Vitoira | Miedo entre los vecinos de Lakua-Arriaga|Plaza Nueva
Entrevista a Idoia Estornés: libro ‘cómo pudo pasarnos esto’ | Cultura|graffiti
La historia del Kalimotxo | Agustín ‘Titxu’ Martínez, co-creador|graffiti
Entrevista a Natxo Urkijo, alcalde de Laudio | Radio Euskadi|Boulevard
Entrevista al sociólogo estadounidense James Petras | Radio Euskadi|Boulevard
Los escultores del cerebro, con Mara Dierssen|La mecánica del caracol
Patxi Zabaleta, Aralarreko koordinatzaileari elkarrizketa|Faktoria
'Solo Basket' -24/05 | Baloncesto en Radio Vitoria|Solo basket
Muerte Amagoia Elezkano | Entrevista al Ararteko | Violencia de género|graffiti
Entrevista Ernesto Ekaizer, libro "El caso Bárcenas" | Radio Euskadi|Boulevard
Vídeo: Evolución del proceso de adelgazamiento de David de Jorge | Robin Food
Vídeo: Muere un soldado en un atentado terrorista en Londrés
Vídeo: Asesinato de Amagoia Elezkano | Concentración en Orozko
VÍDEO | Sexo jóvenes Euskadi | Adelantan su primera experiencia sexual
Vídeo: Ataque terrorista en Londres | Incidentes ultraderechistas
Vídeo: Los geólogos aseguran que el pantano de Yesa podría ceder
Vídeo: Antonio Basagoiti, del Athletic Club | Visita a San Mamés | 60 minutos
Vídeo: José Daniel, niño de 9 años de Vitoria, futbolista del Alavés | Equipo ED
Vídeo: Suceso Llodio | Un hombre mata supuestamente a su mujer
Vídeo: Alumnos de Erasmus en UPV | Acto de despedida del curso
Vídeo: Sherpa Summit 2013 Bilbao | Congreso de aplicaciones móviles
Vídeo: Martxa Technology lanzará al mercado la impresora en 3D
Vídeo: Crimen machista en Llodio | Insultos al supuesto homicida
Vídeo: Cada vez se registran más casos de coma etílico en Euskadi
Video nieve en la meta de Lavaredo | Giro de Italia 2013 etapa 20
Vídeo del triunfo de Nibali en la etapa 20 | Giro de Italia 2013
Vídeo del Giro de Italia | Nibali gana la cronoescala en la etapa 18
Vídeo del Giro de Italia | Celebran la victoria pero son segundos
Vídeo Andriato disputra el esprint a Cavendish | Giro de Italia 2013
Vídeo del nuevo San Mamés desde el aíre | Imágenes aéreas de San Mamés
Video último partido oficial en San Mamés | Colas en las taquillas
Vídeo: Estoy realizando una copia en 3D del viejo San Mamés | Euskadi directo
Vídeo del triunfo de Visconti en el Galibier | Giro de Italia 2013
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Video ritmo relajado del pelotón | Giro de Italia 2013 etapa reina
Vídeo de Iñaki Ochoa de Olza | Documental sobre su intento de rescate
Vídeo: 'Europa, txuri-urdinez', documental sobre la Real Sociedad
Video adiós a San Mamés 2013 | Declaraciones de Marcelo Bielsa
Vídeo: Vascos en Tailandia | Jean Reno, médico que habla en euskera | La noche de
Vídeo: 'Stay' Rihanna videoclip | Vuelve a mostrar su lado sexy
Videoclip de Sergio Dalma y Leire Martínez | 'La cosa más bella'
'Chaika', una historia de amor desolado en las estepas siberianas
Vídeo de Iñaki Ochoa de Olza | Documental sobre su intento de rescate
Video de Madonna mostrando un pecho en un concierto en Estambul
amonaren bizkotxoa errezeta | Iker Markinez | Kuko jatetxea | Txoriene
La Musicalité taldearen bideoklip berria: Última noche en la tierra
Bruce Springsteeni buruzko dokumentala | Springsteen And I, trailerra
Justin Bieberren bideo berria: 'As long as you love me' | Bideoklipa
Belako taldeari elkarrizketa | Maketa Lehiaketa 2012, irabazleak | Musika
Tristan Crowley musikariaren bideoklip berria: "in the tunnel"
Bisitaria saioko bideoa | Olasagasti eta Euzkitze, Igeldoko itsasoan | Bisitaria