telebista

Informa nazazu RSS

telebista

Euskadi Pregunta

Urkulluri egindako 30 galderak

I.G.

2012/10/04

30 euskal herritarrek Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia zuzenean galdekatzeko aukera izan dute ETB-2ko ‘Euskadi Pregunta’ saioren laugarren edizioan.

  • Urkulluk 30 galderei erantzun die.

    Urkulluk 30 galderei erantzun die. Argazkia: EITB

Iruzkinak

30 euskal herritarrek Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia zuzenean galdekatzeko aukera izan dute ETB-2ko ‘Euskadi Pregunta’ saioren laugarren edizioan.

Hona hemen Urkulluk erantzun behar izan dituen 30 galderak:

1. Fernando Cuesta (53 urte, Gasteiz, metalgintzako langilea)

- Legebiltzarrean, foru aldundietan eta udaletan ordezkari kopurua murriztuko duzue? Gure ordezkarien akatsak betikook ordaintzen ditugula uste dut.

2. Fran Ruiz (35 urte, Portugalete, ikertzailea)

- Independentzia lortzeko nahiak Euskal Herria Europar Batasuneko erronketatik kanpo utz lezake. Nola egingo zenioke aurre Euskadiren balizko isolamenduari? Boza eman dizutenen aurrean, nola azalduko zenituzkete independentzia horren ondorioak? Erroak Euskal Herrian ez dituztenak bota egingo zenituzke?

3. Irune Martínez (43 urte, Donostia, funtzionarioa)

- Urriaren 21ean herritarrek botoa emango dute, Eusko Legebiltzarreko ordezkariak aukeratzeko. Boto gehien lortzen dituen alderdiak gobernatu beharko lukeela uste duzu?

4. Jaione Ordorika (34 urte, Bilbo, abokatua)

- Abiadura Handiko Trena gastu izugarria dela jakinda eta herritarrei azpiegitura horren inguruan kontsultarik egin gabe (gehienek ezin izango dute erabili), zergatik egin duzue egitasmo horren alde? Zergatik ez duzue dauzkagun azpiegiturak hobetzearen alde egiten?

5. Harbil Laburu (52 urte, Zarautz, irakaslea)

- Euskal Herriko independentzia krisi ekonomikotik ateratzeko neurri bat izan daiteke?

6. Iñaki Hernardo (47 urte, Gordexola, abokatua)

- Gaztelania ideiak adierazteko eta kultura jorratu ahal izateko euskal adimen-ondarearen baitan dagoela uste duzu?

7. Mar Ballesteros (54 urte, Bilbo, fundazio bateko arduraduna)

- Urkullu jauna, nire izena Mar da eta Etxekide fundazioko kidea naiz. Bi galdera egin nahi dizkizut: Noiz egon zara azkenengoz ospitale publiko batean? Zein da zure iritzia ‘txeke soziosanitarioaren’ inguruan?

8. Alazne Luna (20 urte, Gasteiz, ikaslea)

- EAJren helburuen artean independentzia lortzea egonda, zer egoeratan geratuko lirateke pentsiodunak?

9. David Oliden (26 urte, Donostia, langabea)

- Izquierda Unidak proposatu duen bezala, bankuek atzemandako etxebizitzei erabilera soziala emango diezue?

10. Juan Luis Díaz de Corcuera (47 urte, Gasteiz, artista, publizista eta komiki-editorea)

- Zapateroren neurri ekonomiko guztien alde egin zenuten Madrilen, eta Espainia orain nola dagoen besterik ez dugu ikusi behar. Zapaterori babesa emateaz damutu egin zara?

11. Belinda Majuelo (54 urte, Navaridas, etxekoandrea)

- Arabako Errioxako herritarren etorkizunari buruz hitz egin nahi dizut. Arabako Errioxako pertsona asko monolaborantzari esker bizi gara, baina azken urteak oso zailak izan dira. Nekazaritzaguneak ere kontuan izateko eskatu nahi dizut, baina ez bakarrik botoak lortzeko. Neurri berezirik proposatuko duzue?

12. Esperanza Santos (51 urte, Durango, saltzailea)

- Saltokietako ordutegien askatasunaren inguruan galdetu nahi dizut. Zer egingo du EAJk langileok lana eta familia bateratu ahal izateko?

13. Hans Hoffman (47 urte, Bilbo, komunikazio arduraduna)

- Koordainketa, zein zerbitzutan eta zenbat denboraz?

14. Mario Tomé (43 urte, Barakaldo, langabea)

- Zer egingo du zure alderdiak pobreziari eta bazterketa sozialari aurre egiteko? Eta laguntza sozialei eusteko?

15. Ana Monje (75 urte, Bilbo, jostuna)

- Azken urteetan lortutako garaipen sozialak bermatzeko, zer egingo du EAJk? Bidezkoak ez diren murrizketen aurrean desobeditu egingo zenuke?

16. María José Santofimia (57 urte, Portugalete, gizarte-laguntzailea)

- Zer egingo duzu herritar bakoitzak dagozkion zergak ordaindu ditzan? Nomina daukagunok kontrolatuta gaudelako, baina beste guztiak ez. Moduluka egiten diren errenta aitorpenak kendu eta lanbide liberalak kontrolatuko al dira? Ogasunak hainbat langile harrapatzen baititu lan-ikuskaritzak egiten dituen bakoitzean.
Horrez gain, diru sarrerak bermatzeko errentak zorrotzago kontrolatuko dituzue, talde jakin batzuetan hiru belaunaldi lanik egin gabe bizi daitezela edo nahita guraso bakarrekoak diren familiek umea adindun izan arte diru sarrerak bermatuta izan ditzatela ekiditeko?

17. Manu Uribe (77 urte, Etxebarri, erretiratua)

- Osasuna, hezkuntza eta gizarte-ekimenak gure gizartearen oinarri sendoak dira betidanik. Badago modurik oinarri horiek murrizketarik jasan ez dezaten?

18. Daniel Duarte (36 urte, Bilbao, enpresaria)

- Atzeraldi garai batean egonda, eta baliabide publikoak era eraginkor batean erabiltzeko presioa geroz eta handiagoa izanda, uste al duzu badagoela aukerarik Eusko Jaurlaritzan eta Diputazioetan gertatzen diren bikoiztasunak saihestu eta baliabide horiek sail garrantzitsuagoetara bideratzeko?

19. Esther García (51 urte, Bilbo, merkataria)

- Enpresari txikiak eta autonomoak ehun industriala eratzen dituztenak direla entzun ohi da mitin politikoetan, baina gero enpresa handiak dira diru-laguntza handienak eta kreditu bigunenak lortzen dituztenak. Kasu askotan, gainera, Gizarte-Segurantzari ordaintzeari uko egiten diote, eta beren langileek langabezia-eskubidea dute. Hain garrantzitsuak bagara, nork laguntzen gaitu gu? Zergatik Eusko Jaurlaritzak ez ditu kreditu bigunak sortzen 1983ko uholdeetan egin zen bezala?

20. Naiara Romero (22 urte, Gasteiz, langabea)

- Lan-postu guztietan euskara eskatzearen aldekoa zara?

21. Pedro Millán (38 urte, Donostia, irakaslea)

- Hezkuntza desberdintasunak ezabatzeko biderik onena dela planteatuta, ez duzu uste aurrekontuetan Hezkuntza Publikoa indartzeko eta eskola-porrota eta gizarte-bazterketa saihesteko esfortzu bat egin beharko litzatekeela? Zein proposamen daukazu arlo honetan?

22. Juan Miguel Galatas (59 urte, Donostia, irakaslea)

- Europar Parlamentuak 2012. urteko maiatzaren 24an onartutako ebazpen batek hau dio: “Hondakinen hierarkia kontuan hartu eta hondakinak ia guztiz ezabatzea. 2014. urtearen aurretik, 2020a baino lehen zabortegiak debekatzera eta hondakin birziklagarriak edo konposta egiteko erabili ahal direnak erraustea saihestera bideratutako proposamenak aurkeztea”.
EAEn, urtero 240.000 tona zabor errausteko ahalmena daukan instalazioa daukagu, eta urtero 220.000 tona erretzeko ahalmena izango duen beste bat Zubietan jartzeko proiektua dago. Uste al duzu gai izango garela urtean pertsonako 210 kilo hondakin ez birziklagarri sortzeko? Ala zaborra inportatu beharko dugu, Mallorcako Gobernuak proposatu bezala?

23. Estitxu Elduaien (35 urte, Azpeitia, komunikazio-teknikaria)

- Katalunian, Mas presidenteak dio autodeterminazio galdeketa egingo duela Madrildik diotena kontuan hartu gabe. Lehendakari izendatzen bazaituzte bera egingo al duzu?

24. Nerea López (24 urte, Ordizia, soinu-teknikaria)

- Berriki, EAJk armen industriari milioi askoko diru-laguntzak ematearen alde bozkatu du Madrilgo Kongresuan, eta emandako azalpena armen industriaren ikerketak gizarteari onurak ekarriko dizkiola izan zen. Azalduko zenidake zein den zure iritzia industria horren inguruan?

25. Manuel Vázquez (64 urte, Eibar, erretiratua)

Euskal gizartea bazkaturik dago krisi honetatik irteteko soldatetan eta zerbitzu publikoetan murrizketak egin behar direla entzuteaz. EAJk gobernatzen badu, iruzur fiskalari aurre egin eta aberatsak behar den neurrian zergapetuko ditu?

26. Sajid Ali (35 urte, Gasteiz, langabea)

- Osasun arloan sortutako polemikaren ostean, etorkinok ziurtatuta izango dugu osasunaren unibertsaltasuna ala ordaindu egin beharko dugu? Hauteskunde-programan, auzokideekin arazorik ez izateko gurtza lekuak arautzeko konpromiso irmoa sartuko duzu?

27. María Arroyo (30 urte, Bilbo, langabetua)

- Zein alderdi izango da zure lehenengo aukera gobernu berria eratzeko itunak behar badituzu?

28. Gotzon Muñoa (44 urte, Donostia, ertzaina)

- Gipuzkoan krisiaren aurkako plana aurkeztuko duzuela esan duzue. Noiz aurkeztuko duzue?

29. Asier Rufo (19 urte, Errenteria, ikaslea)

- Begi onez ikusiko zenuke monarkia abolitzea?

30. Juan Diego Ramos (42 urte, Errenteria, prentsa-saltzailea)

- Euskal Herriko egoera berria kontuan hartuta, zer egingo duzu zuk euskal presoen dispertsioa bukatzeko, zure alderdiak prozesu horretan parte-hartze zuzena izan zuela kontuan hartuta? Besteei eskatzen diezuen bezala, zuek ere egingo duzue iraganaren autokritika?

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

LEHIAKETA

telebista

Ikusleen iritzia

  • Conquiseko lehiakideak.

    Conquiseko lehiakideak.

Aukeratu 'Conquis'eko lehiakide gogokoena eta irabazi itsas-bidaia bat

A.A.

Patagoniara joan ziren 28 lehiakideen artean gustukoena duzunari botoa ematen badiozu, bi lagunentzako itsas-bidaia baten zozketan sartuko...



Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
#-en_emision-# 12:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA: Italiako Giroa
#-en_emision-# 13:58 - 14:45 'Gaur Egun-1', zuzenean
#-en_emision-# 14:58 - 16:00 Teleberri-1
#-en_emision-# 20:58 - 22:00 Teleberri-2

Hizkamizka Hizkamizka Kultura orokorreko lehiaketa
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#