telebista

Informa nazazu RSS

telebista

'Euskadi Pregunta'

Urkullu: 'Nire helburua euskal gizarteari galdetu ahal izatea da'

I.H./O.J.

2012/10/04

Buru jeltzalea “geroz eta menpekotasun txikiagoa” izatearen alde dago, eta, hauteskundeen osteko paktuei dagokienez, “akordio handiak” egitea babestu du.

Iruzkinak

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia euskal gizarteari haien etorkizunari buruzko kontsulta bat egitearen alde dago. ETBko ‘Euskadi Pregunta a’ saioan egindako elkarrizketan,  Madrilek duen iritzia alde batera utzita, EAJk autodeterminazioaren erreferenduma egingo ote duen galdeginda, Urkulluk argi esan du: ‘Nire helburua euskal gizarteari galdetu ahal izatea da’.

Buru jeltzaleak adierazi duenez, “Euskadi eta Katalunia gertaera nazionalak dira errealitate ezberdinekin”, ibilbide ezberdinekin. Terrorismoak eztabaidaren zati handia hartu duela ikusi ahal izan du Urkulluk. Horregatik, Euskadik akordio ireki bat oinarri izanda ibilbidea egin beharra duela nabarmendu du, baina erabakitze eskubidea ordenamendu juridikoan sartzeko nahia azaldu du.

30 herritarrek galderak egin dizkioten saioan, Urkulluri zuzenean EAJ independentziaren alde dagoen galdegin diote. Hautagai jeltzaleak honako hitz hauekin erantzun du: “Geure buruak kudeatzen ditugun eran kanpotik kudeatzen bagaituzte baino hobeto egiten dugu”.

Urkulluren hitzetan, euskal gizartearen ongizate maila hobea da, Espainiarekin eta Europarekin alderatuz gero. Horregatik, bere nahia ondorengoa da:  “geroz eta independenteagoak izatea, gu geu autogobernatzea eta autogobernuak ongizate maila altuagoak ekartzea”. Horren haritik, bere proiektu nazionalistaren parte izan nahi dutenen bazterketa aurreikusten ez duela azaldu du. “Euskadin bizi eta lan egiten duten pertsona guztiak, Euskadikoak edo kanpotik etorritakoak izan, euskal herritarrak dira, eta hala sentitzea espero dut”, azpimarratu du.

“Geure proiektua Euskadi, Europako nazioa” da, esan du behin baino gehiagotan, eta, zentzu horretan, autogobernuaren estatusa eskatu du. “Gernikako Estatutua ez da amaitu, oraindik bete gabe jarraitzen duelako. Baina jantzi honek dagoeneko 32 urte ditu, eta denbora berrietara jantzi berriekin egokitu behar da”, nabarmendu du.

ETAko presoei dagokienez, Urkulluk ekin eta ekin jarraitu behar dela uste du. “Legebiltzarrean horri buruz hitz egin da, eta presoak gerturatzeko plana azaldu da, baina aplikatu egin behar da”, gaineratu du.

Akordio handietarako prest

Paktuen eta hauteskundeen osteko aliantzen inguruan galdeginda, urriaren 21eko hauteskundeetan boto gehien jasotzen dituen zerrenda baldin bada negoziaketa prozesua irekiko duela erantzun du EAJko buruak. Halaber, alderdi guztiekin hitz egiteko konpromisoa hartu du. Zentzu horretan, Urkulluk esan du Gobernu akordioaren aukera dagoela, baina baita legealdiaren paktua ere. “Ez diot inori betorik jartzen eta akordio handien aldeko apustua egin dut. Akordio handiak krisi ekonomikoan, bakegintzan eta autogobernuan”, esan du.

Krisia eta murrizketak

EAJko lehendakarigaiak argi utzi du krisi ekonomikoa alderdien kezka eta bera buru izan daitekeen Gobernuaren lehentasun nagusia izango dela; jarduera ekonomikoa sortzeko neurrien aldeko apustua egin du. “Krisitik irtetea ez da murrizketen eskuetatik etorriko. Jarduera ekonomikoa eta lana sortzetik iritsiko da”, gaineratu du.

Horren haritik, euskal administrazioetan “murrizketak” egiteko beharra azaldu du, “Administrazioaren neurrizko trajea egiteko asmoz”.

“Gizartearen politika publikoak muga gorria dira”

Hautagai jeltzaleak pentsioak kudeatzeko Euskadiren eskumena eskatu du. “Pentsioak ez dira opari bat, gizarte segurantzari kotizatu diotenen eskubidea baizik”, adierazi du.

Halaber, Euskadiko sistema ez zela jasangarria izango ideia errefusatu du. Neurketen arabera, Euskadik azken 11 urteotan jasotako diru-kopurua baino gehiago eman du, eta euskal pentsioen superabita 700 milioi eurokoa dela aipatu du.

Inork ez dezala beldurrik izan. Geure konpromisoa ongizate sistemaren pilareak mantentzea da”, nabarmendu du. “Pentsioak, Hezkuntza eta Osasuna babestu beharra daude”, errepikatu du. Eusko Jaurlaritzaren legealdi honen arazo nagusietako bat zorpetu egin dela izan da, “zortzi bider”. Horrek “egonezina” sortu du. “Baina ondo kudeatuz gero, murrizketarik egin behar ez izateko marjina dago. Zorroztasunez lan egingo dut”, azaldu du.

Osasun arloari dagokionez, Urkulluk koordainketaren aurka dagoela esan du. “Osasun unibertsalean sinesten dut”, adierazi du. Osasunak Euskadin kalitatean eta pribilegioan eman ziren pausoetara itzuli beharra du, baina egun dauden formulen alde egin du horretarako. “Bidezkoa da erretirodunek errezetak doan izatea, euren errenta zein den kontuan izan gabe?”, galdegin du.

Kontrol gehiago fiskalitatean

Urkulluk esan duenez, ‘’Euskadin gehien irabazten duenak ordaintzen du gehien", eta, horren harira, gizartearen % 3ak zergen % 30 ordaintzen duela azaldu du. Horregatik, ‘’egun Euskadin dugun sistemaren alde’’ eta kontrolaren alde egin du jeltzaleak.

Saltokien ordutegietan askatasuna eta etxebizitza-politika

‘’Ez gaude ados ordutegiak erabat liberalizatzearekin. Egun dauden 10 jaiegunak nahikoa dira’’, esan du Urkulluk. EAJko lehendakarigaiak askatasun hori legeztatzea defendatu du.

Etxebizitza esparruan, eta etxetik kaleratzeen harira, hautagaiak finantza erakundeekin akordioa bilatzearen alde egin du.

AHTaren defentsa

EAJko buruak Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza defendatu du, "euskal hiriburuak lotuko dituelako" eta "aberastasuna" ekarriko duelako.













Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

LEHIAKETA

telebista

Ikusleen iritzia

  • Conquiseko lehiakideak.

    Conquiseko lehiakideak.

Aukeratu 'Conquis'eko lehiakide gogokoena eta irabazi itsas-bidaia bat

A.A.

Patagoniara joan ziren 28 lehiakideen artean gustukoena duzunari botoa ematen badiozu, bi lagunentzako itsas-bidaia baten zozketan sartuko...



Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
#-en_emision-# 20:58 - 22:00 Teleberri-2

Hizkamizka Hizkamizka Kultura orokorreko lehiaketa
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#