telebista

Informa nazazu RSS

telebista

Igande honetan

'Kontuz, Atsuak!' ETBko saio ezagunetan egongo da

A.E.

2012/10/26

Maikrux eta Marikarmen ETBko saio mitikoetan parte hartzen duten hainbat protagonistekin izango dira.

Iruzkinak

Igande honetan, hilak 28, 'Kontuz, Atsuak!' saioan, Maikrux eta Marikarmen ETBko saio mitikoetan parte hartzen duten hainbat protagonistekin izango dira. Miramongo estudioetan, sarrerako zaindariak eta azafatak ezagutuko dituzte, baita plato atzeko banbalinak, makilaje gela eta abar. Klaudio Landarekin egoteko aukera ere izan dute gure bi atsuek.

'Goenkale' telesaileko grabaketa batean izango dira, eta, bertan, Maitena Salinasekin eta Xabier Perurenarekin luze egoteko parada izango dute. 'Mihiluze' saioan, zuzeneko grabaketa nola egiten den ikusteaz gain, Kike Amonarrizekin eta Ilaski Serranorekin ibiliko dira, solasean eta jolasean ere bai, galderak erantzun araziz.

Betiko legez, Pello Zabalari bisita egingo diote eta erreferenduma egingo dute kalean, ETB-1eko ikusleei galdeketa eginaz. Bi saio mitiko hauen artean zein dute gogokoen, 'Goenkale' ala 'Mihiluze'? Zer erantzungo ote du herriak?

21:50ean eskainiko da 'Kontuz, Atsuak!' ETB-1en.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea


Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
#-en_emision-# 12:10 - 17:00 BILBOKO NAZIOARTEKO TRIATLOIA
#-en_emision-# 12:30 - 14:30 TXIRRINDULARITZA: Italiako Giroa, errepikapena
#-en_emision-# 13:58 - 14:45 'Gaur Egun-1', zuzenean
#-en_emision-# 14:58 - 16:00 Teleberri-1
#-en_emision-# 15:00 - 17:45 TXIRRINDULARITZA: Italiako Giroa
#-en_emision-# 17:00 - 19:00 ERRUGBIA: Bizkaia Gernika - AT. Madril
#-en_emision-# 20:58 - 22:00 Teleberri-2
Publizitatea

DBH DBH Euskal Herriko irakasle xelebreenen abenturak

Petrov Petrov Gorka Otxoak aurkeztutako saio berria
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa