telebista

telebista

''El Conquistador'', hauteskunde debatea eta ''Vaya Semanita'' saiorik ikusienen artean

A.E.

2009/03/02

''Goenkale'', ''Errazu'', ''Mihiluze'' eta ''Oh Happy Day'' nabarmentzen dira ETB-1en.

''''El Conquistador del Fin del Mundo'''', lehendakari gaien hauteskunde debatea, ''''Vaya Semanita'''' eta albistegiak izan dira otsaileko saiorik ikusienak ETBn TN Sofres audientzia neurtzen duen enpresak emandako datuen arabera.
Albistegiei dagokionez, ''''Teleberri''''k %19,8ko audientzia du bataz beste eta 141.000 ikus-entzule.

Hauteskunde kanpainak ere sortu du ikusminik hilabete honetan. Joan zen asteazkenean otsailaren 25ean egin zen lehendakari gaien arteko debatearekin 559.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean. Eztabaidak %18,9ko audientzia zatia eskuratu zuen, %8,4ko ratinga eta 173.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste.

Bestalde, ''''El Conquistador del Fin del mundo'''' saioari ere otsailean arreta handiz jarraitu diote ikus-entzuleek. Astelehen gauetan ematen den saioak %18,6ko audientzia zatia izan du. ''''Vaya Semanita''''k ere hilabete osoan %17,4ko sharea lortu du.

Arratsaldean ''''Date El Bote'''' Carlos Soberak aurkezten duen lehiaketak %21,3ko audientzia du eta Western-aren tartea %19,4ra iristen da.

ETB-1i dagokionez ''''Goenkale'''' telesaila gailentzen da euskaldunen artean %14ko audientzia zatia lortuz. ''''Mihiluze''''k %11 du, ''''Errazu''''k %9,3 eta ''''Oh Happy Day''''k %9,9.

ETBk otsaila %17,7ko audientziarekin itxi du. ETB-2k %14,5 lortu du eta ETB-1ek %2,9.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa