Euskal%20Herriko%20101%20gaztelu%20|%20Abenturazko%20realitya%202013%20|%20EiTB%20101%20Gaztelu%20

101 Gaztelu

Ikusi Nahieranen!

Publizitatea
Publizitatea

101 Gazteluren finala Twitterren

101 Gaztelu

Final handia

Talde gorriak irabazi du '101 Gaztelu'

Mauleko jokoa Bilauek irabazi dute gaur. Ondorioz, talde bakoitzak sei armarri izan ditu eta,  berdinketa hausteko, azken...

Horrela kontatu dizuegu '101 Gaztelu' lehiaketaren finala

A.A.

00:29

- Eta boto-emaileen guztien artean egindako zozketan Legutioko Maialen Barrera Urkiola irten da garaile. Asteburu bat irabazi du.

00:27

- Erabiltzaileen gustukoenaren edo faboritoaren saria, berriz, Rakel izan da. Costa Dauradara astebeteko bidaia irabazi du.

00:23

- Zaldunek irabazi dute azken jokoa! Jonas iritsi da lehenengo eta eurena da armarria; baita Karibera bidaia eta 5.000 euroak ere.

00:06

- Jonas eta Oihana izango dira Zaldunen ordezkariak. Eta Rakel eta Luka Billauen ordezkariak.

00:02

- Berdinketa egon denez, talde bakoitzak bi ordezkari aukeratu beharko ditu eta horiek jokatuko dute azken duelua, taldearen izenean. Talde irabazleak: 5.000 euro eta Karibera bidaia irabaziko ditu

23:56

- Maitasun istorioekin hasi direnean, Ane eta Lukaren artean zerbait egon ote zen esan dute, baina egiazki Luka eta Izarren artean sortu zen maitasuna.

23:53

- Manuren hankasartzeak eta eztabaidak lehiaketa honetako protagonista bilakatu ziren. Ikustekoa izan zen Herriberrin Ikerrekin izan zuen eztabaida!

23:52

- Faboritoen lehiaketan, botoen %32rekin Oihana kanpoan gelditu da. Jonas eta Rakelen artean dago kontua.

23:42

- Luka eta Aneren artean ere zerbait egon ote zen?

‏‏twitter

@loree_erroberaa

- Dudipe platoko onena Elizegi! #101Gaztelu

23:32

- Jurdan eta Oihanaren artean ere izan omen da zerbait

 

‏‏twitter

@Iker_etxanix

- #101gaztelu aupa imanol ligon!! Onena zea!!!! 300 neska!!!!!

23:29

- Baina Imanoli ere gustatzen omen zitzaion Alazne.

23:20

- Elkarbizitzak sortutako harremanei buruz hasi dira hizketan, Alazne eta Jonasen artekoa, adibidez...

 

 

23:07

- Faboritoaren botazioaren berri eman dute. Lehia honetan zeuden bostetik bi kanpoan gelditu dira: Jurdan eta Koldo.

Kontaketa osoa ikusi

101 Gaztelu

Final handia

Rakel da ikusleen lehiakide gogokoena

'101 Gaztelu' saioko final handian ikusleen lehiakide gustukoena ezagutu dugu. Guztira, 2.500 boto jaso ditugu eitb.com-en.

Ikusiena