| Data |
Izenburua |
Deskribapena |
Entzun |
Jeitsi |
| 2008/12/04 |
Joxean Altuna |
44 urte eraman ditu Donostiako Udaleko Txistulari Bandan Joxean Altunak. Santa Zezili egunean, musikoen zaindariaren egunean, omenaldia jaso zuen eta erretiroa hartu du. Kalejiraren erritmora, gaur txistua hainbeste aldiz hizketan jarri izan duen gizona ezagutu dugu. |
 |
 |
| 2008/12/03 |
Xabier Iturrioz |
Garai batean zapatari eta zapata konpontzaile askoz ere gehiago zegoen, eta hori ederki daki Xabier Iturriozek. Aita lan horretan ikusi eta gerora bere ofizio bilakatu du. Gasteizen 10 urtez bere lehen "zapateria" zabaldu ostean, gaur egun Iruñean du bere lekua, Mari Karmen del Rio-rekin batera. Zapatariaren ofizioa zer den erakutsi digu gaurko irratsaioan, eta bene-benetako zapatak nola egiten diren ikasi ahal izan dugu. |
 |
 |
| 2008/12/02 |
Hilario Olano |
Motor zalea izan da betidanik Hilario Olano. Motoz Bartzelonatik bueltan zetorrela ordea, 2002. urtean, istripua izan zuen eta elbarri geratu zen. Egoera berrira nola moldatu zen, nola egin zion aurre eta kirolaren munduak zenbat lagundu dion horretan kontatu digu gaurko irratsaioan. Esperientzia gogor baten aurrean, mezu baikorra zabaldu nahi izan du gaur Hilario Olanok. |
 |
 |
| 2008/12/01 |
Iñaki Isasi |
Euskaltel Euskadi taldean dabil azkeneko zazpi urteetan Iñaki Isasi txirrindularia. Pelotoiaren erdian joaten den Respaldizako gaztea ezagutzeko aukera izan dugu gaur, eta berarekin egin ditugu ordubata arteko kilometro guztiak. |
 |
 |