Nork ez du ezagutzen Makala DJ. Zuhaitza bera bezain aspaldikoa da, ez zaharra. Joan den mendetik behintzat ari da diskoak jira eta bira jartzen, bera bueltaka ez hasteagatik. Denetik nahasten du, lehengoa eta hangoa, hemengoa eta oraingoarekin, edota alderantziz. Lana gustora egiten duen gutxi horietakoa da, eta berekoia ez denez, denontzako aritzen da. Horretarako beste batzuk ere jartzen ditu lanean: Makala Banda. Ostiralero "Aperitifa" saioaren orduari ukitu berezia ematen dio, batzutan ukitua, besteetan urratua. Ez dago jakiterik zer egingo duen, astero entzun behar jakiteko.
Jimmmy Bidaurretak 10 urte daramatza funk, latin, soul egiten duten Euskal Herriko hainbat talderekin jotzen eta haien diskoetan kolaboratzen: Tumbaito, Ghetto Palante, Acid Gazz, Javi P3z Orquesta,Ortophonk, Makala Banda,... Iritsi zaio garaia ordea, bere lehen bakarko lana aurkezteko , eta hona hemen emaitza : "Cosmonaut Camel". Diska hau dantzatzeko baino lasai entzuteko da, tabernan kafea hartzeko, zerbait etxean irakurtzeko, ordenagailuekin lana egiterakoan entzuteko , kotxean eskurtsio bat egiterakoan,... Jimmy-k , bere instrumentuekin, eta noski egungo teknologia berriez eta hainbat ahotsez baliatuz, berak bakarrik landu du bere etxean luze hau. Do it yourself laguna!