EiTB.com - Radio y televisión vasca - Euskal Irrati Telebista

Osteguna, 2008eko abenduak 4
logo eitb.com
TALDEA
hiru erregeen mahaia

AURKEZLEA:

Txetxu eta Kepa

Txetxu: Azpeitiarra. Futboletik ez nintzela biziko ohartu bezain pronto kazetari izatea erabaki nuen. Kirola izan da beti nire bizia eta zorionez, oraingoz, kirolak ematen dit jateko. Kupidoren gezi okerrak getariarrarekin lotu nau azken bolada luze honetan. Zuek ametitzen gaituzuen bitartean gure mahaiak hiru errege izango ditu.

Kepa: Getaiarra, gaztea (espirituz behintzat), eta txiki-txikitatik berritsu fama izandakoa, beraz, ez da erabat harritzekoa irratian amaitu izana. Leioan Kazetaritza karrera egin nuen, ez sinistu entzuten duzuen guztia, kazetaritza egiteko ere apur bat estudiatu beharra dago. Unibertsitatea amaitu aurretik Euskadi Irratian sartu nintzen, bekario moduan, eta oraindik hemen nabil bueltaka. Bekario garai hartan Txetxuren aginduetara ekin nion irratigintzari, eta zer esatea nahi duzue, ez dakit gurea bizitza osorako izango den, akaso lehendik kokoteraino egingo gara elkarrekin, baina momentuz, kirola eta irratia tarteko egonda, hemen gaude, "pareja de hecho" moduan, orain baita interneten ere.

Maitane Urbieta

Zumaiarra. Hiru Erregeen Mahaia saioan hasi nuen nire ibilbidea irratian, Txetxu eta Keparekin. Bi urte pasatxo albistegietan lanean aritu ostean, berriro ere, nire "irakasleengana" buelta. Eta orain gainera, azpeitiarrarekin eta getaiarrarekin batera, Tolosaldeko beste bi gizonekin egin dut topo! Ez nago ez, kexatzeko moduan, mahaiko erreginaren pare zaintzen naute eta.

Maitane Urbieta