2010/2/9
 EGUNEKOAK
 eitb24
 Albisteak
 Kirolak
 Kalez kale
 Eguneko irudiak
 ZERBITZUAK
 SMS zerbitzua
 Eguraldia
 Burtsa
 Loteriak
 Farmaziak
 Foroak
 Radio Euskadi
 Euskadi Gaztea
 Webcam
 Orrialde Zuriak
 AISIALDIA
 Blogak
 Sukaldaritza
 Zinema-aretoak
 Top Gaztea
 Betizu
 Doinuak
 EiTB
 EiTB 25 urte Nuevo
 EiTB maratoia Nuevo
 Komunikazio taldea
 Lan Poltsa
 LEP 2006
 Bekak
 2006ko Txostena
 EiTB Amerikan
 EiTB Europan
 Hornitzaileak
 Komertziala Berria
 Salmentak
 EiTBren produktuak  Telebista Aldizkaria
 TELEBISTA:
 ETB-1
 ETB-2
 ETB sat / Euskadi TV
 Canal Vasco
 IRRATIA:
 Euskadi Irratia
 Radio Euskadi
 Radio Vitoria
 Euskadi Gaztea
 EiTB irratia
 Helbide elektronikoa
info@eitb.com

© EiTB-2010
All Rights Reserved

Inprimatu  


2007an, 25. urteurrenaren urtean, amaitu nahi du EiTBk DIGIBat, egoitzak digitalizatzeko proiektua
2007/01/15
Iberoamerikar Kalitatearen saria izan da 2006ko lorpen nagusietakoa, iazko txostenaren aurkezpenean adierazi denez

Euskal Irrati Telebistak aurten, 25 urte beteko dituen urtean alegia, amaitu nahi du DIGIBat, egoitza guztiak digitalizatzeko proiektua. Tartean daude, taldea Bilboko egoitzara joatea eta Miramongo egoitza produkzio zentro handi eta hornituena izateko lanak amaitzea. Halaber, joan berri den urtean kalitatearen bidean urrats handia egin du EiTBk: azaroan, Kalitatearen Iberoamerikar saria eskuratu zuen, Montevideon (Uruguai) egindako Estatu eta Gobernu buruen XVI. Goi Bileran.

Horixe nabarmendu du Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiak, Donostiako egoitzan, Miramonen, 2006ko Txostena aurkezteko egindako prentsaurrekoan. Ortuzarrekin batera, Bingen Zupiria ETBko zuzendaria, Julian Beloki taldeko irrati guztiak biltzen dituen EiTB Irratiaren zuzendaria eta Juan Diego EiTBko kudeaketa zuzendaria izan dira aurkezpenean.

EiTB digitalizatzea, hau da, ingurune digital berrirako prestatzea eta talde multimedia osatzeko hedabide guztiak egoitza bakarrean elkartzea, horiek dira EiTBren aurtengo xede nagusiak. Bilbo eta Miramongo proiektuak amaituta biribilduko da DIGIBat. Batetik, Bilboko egoitza berrira joango da EiTB eta bestetik, Miramon zabaldu eta birmoldatzeko lanak amaituko dira. Hartara, Miramonen, 1.200 metro karratuko plato berri bat erabilgarri izango da udan.

Audientziak direla eta, EiTB taldeak lidertza sendotu du Euskadin. Irratientzat urte oparoa izan da 2006koa. Gainera, audientzia datuek gorako joera erakusten dute. Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik, laugarren urtez, 400.000 entzuletik gora izan dituzte egunero. ETBk, berriz, %20,2ko audientzia izan du urte amaieran. Ikusle euskaldunetan buru da ETB eta albistegien ildoan erreferentzia da Euskadin. Interneteko datuak ere nabarmentzekoak dira. Joan berri den urtean gazte eta haurrentzako webgune bana sortu dute: betizu.com eta egaztea.com. Hori guztia kontuan hartuta, datu aipagarriak eskuratu dituzte web sarean: 4 milioi erabiltzaile, hau da, orain lau urte baino 10 aldiz gehiago.

Horretaz gain, EiTBk Kalitatearen alde egindako apustua saritu dute kanpoan. Iberoamerikar Kalitate saria jaso du. Sari hori 10 erakundek baino ez dute jaso eta estatuan EiTBk eskuratu du. Onespen horrekin batera, EiTBko saio eta profesionalek 15 garaikur jaso dituzte. Besteak beste, "Vaya Semanita" saioak Ondas saria jaso du; "Teknopolis"ekoek hiru sari jaso dituzte; eitb24.com webguneko infografiak ere nabarmendu dituzte eta Argiaren sarietan, Maite Artola eta "Postdata" ETB-1eko programaren lana goraipatu dute.

Aurrekontuei dagokienez, berriro ere, orekatuta itxi ditu kontuak EiTBk, programa kontratua bete du "eta zorrik ez da izan" Ortuzarrek aipatu duenez.

Oro har, 25 urte beteko dituen urtean, berritzeko eta modernizatzeko proiektuak izango ditu EiTBk. "Ingurune digitalean lehiakorrak izateko, gure eskaintza zabaltzeko prest gaude; kalitate zerbitzuari eusteko; albistegien ildoan erreferente izaten jarraitzeko eta elkarrekintza eta parte hartzeko bide berriak zabaltzeko. Hori guztia bai Miramondik eta bai EiTBko gainontzeko egoitzetatik", esan du amaieran Andoni Ortuzarrek.

 

Beste albisteak

top