2010/2/9
 EGUNEKOAK
 eitb24
 Albisteak
 Kirolak
 Kalez kale
 Eguneko irudiak
 ZERBITZUAK
 SMS zerbitzua
 Eguraldia
 Burtsa
 Loteriak
 Farmaziak
 Foroak
 Radio Euskadi
 Euskadi Gaztea
 Webcam
 Orrialde Zuriak
 AISIALDIA
 Blogak
 Sukaldaritza
 Zinema-aretoak
 Top Gaztea
 Betizu
 Doinuak
 EiTB
 EiTB 25 urte Nuevo
 EiTB maratoia Nuevo
 Komunikazio taldea
 Lan Poltsa
 LEP 2006
 Bekak
 2006ko Txostena
 EiTB Amerikan
 EiTB Europan
 Hornitzaileak
 Komertziala Berria
 Salmentak
 EiTBren produktuak  Telebista Aldizkaria
 TELEBISTA:
 ETB-1
 ETB-2
 ETB sat / Euskadi TV
 Canal Vasco
 IRRATIA:
 Euskadi Irratia
 Radio Euskadi
 Radio Vitoria
 Euskadi Gaztea
 EiTB irratia
 Helbide elektronikoa
info@eitb.com

© EiTB-2010
All Rights Reserved

Inprimatu  


Euskadi Irratiak programazio eraberritua dakar neguko denboraldia abiatzeko
2007/09/07
Ordutegi nagusiko saioak berrikuntzaz josita datoz, hala nola, "Faktoria" magazina. Manu Etxezortu kazetariak gidatuko du goizeko zortzietatik eguerdiko hamabiak arte.

Datorren astelehenean, hilaren 10ean, hasiko den denboraldi berriak aldaketa ugari ekarriko ditu Euskadi Irratiko programaziora. Berrikuntza nagusienak "Faktoria" saioan du eragina, ordutegi eta gidariak aldatu egingo baitira. Euskadi Irratiko magazin nagusia goizeko zortzietan hasiko da aurten, ordu bete lehenago alegia, eta hamabiak arte iraungo du, lau orduko saioa osatuz. Manu Etxezortuk aurkeztuko du.

"Faktoria"ko lehendabiziko zatian informazioa eta iritzia izango dira ardatza aditu eta kolaboratzaile askoren eskutik, eta hamarretatik aurrera helburua entzulea entretenitzea izango da aktualitatea oinarritzat hartuta. Manu Etxezortu irratigintzan eskarmentu handia duen kazetaria izango da saioaren zuzendari eta gidaria. Berarekin batera lantalde berria: Jone Larrañaga, Oihane Yustos, Ainhara Zuazabeitia, Ane Albisu, Gorka Berasategi eta Iratxe Eizagirre.

"Faktoria"ren aurretik, 06:00etatik 08:00tara, irratia eta telebistan ibilia den beste kazetari bat: Iñaki Guridi. Berak gidatuko du "Goiz Kronika" lehen informazio saioa.

Berrikuntzak protagonista ere asteburu goizetan. Arantza Kaltzadak eta taldeak saio berria estreinatuko dute: "Amarauna". Larunbat, igande eta jai egunetan aireratuko da, entzulea sarean harrapatzeko asmotan.

Gauerdiari dagokionez, Nagore Telleria eta Jon Agirresarobe izango dira denboraldi honetan "Dèja vú" saio berritzaileaz arduratuko direnak, beti ere entzule gazteari zuzendu asmoz.

Bere horretan jarraitzen dute azken urteotan sendotu diren saio arrakastatsuak, nola hala: "Aperitifa", Garikoitz Udaberekin, 12:00tik 13:00ra bitartean; "Arratsaldekoa", Arantxa Iturbek gidatuta, 16:00tik-18:00era, eta "Mezularia", Maite Artolaren eskutik, arratsaldeko 18:00etan hasita 20:30ak arte.

 

Beste albisteak

top