¿Ikasle Zailak¿ 21:10etan emango da eta arazoak dituzten gazteei aplikatutako teknika berritzaileak erakusten dit
ETB-1ek ¿Ikasle Zailak¿ serie dokumentala estreinatuko du larunbatean 21:10etatik aurrera. Saioan Phil Beadle-ek gidatutako irakasle talde batek nerabe menderakaitzak motibatzeko ez ohiko teknikak erabiltzen ditu.
Beadle-ek munduko irakasle onenaren saria irabazi zuen eta, bere ustez, gizarteak ditu nerabeak pertsona bezala ikusten, animaliak bezala baizik. Horregatik gazteak beraienganako ulermen falta dagoela sentitzen dute. Beadle-en esanetan, gizarteak eta hezkuntza munduak errespetatu egiten dituztela ikusiko balute, jokaera hobeagoa agertuko lukete.
Beadle-en metodoaren arabera ikasgaiak dibertigarraik egin, ikasleentzat interesgarriak diren gaiak aurkitu eta hezkuntza ekimen berritzaileak aplikatu behar dira. ¿Ikasle Zailak¿ saioan teknika esperimental horiek eta euren emaitzak ikusteko aukera izango da, tartean ¿Punctuation Kung-Fu¿ izenekoa.
ETB-1ek "Ikasle Zailak" estreinatuko du, nerabe menderakaitzen heziketaren inguruko dokumentala