2009/7/4  >> diaspora
 EGUNEKOAK
 eitb24
 Albisteak
 Kirolak
 Kalez kale
 Eguneko irudiak
 ZERBITZUAK
 SMS zerbitzua
 Eguraldia
 Burtsa
 Loteriak
 Farmaziak
 Foroak
 Radio Euskadi
 Euskadi Gaztea
 Webcam
 Orrialde Zuriak
 AISIALDIA
 Blogak
 Sukaldaritza
 Zinema-aretoak
 Top Gaztea
 Betizu
 Doinuak
 EiTB
 EiTB 25 urte Nuevo
 EiTB maratoia Nuevo
 Komunikazio taldea
 Lan Poltsa
 LEP 2006
 Bekak
 2006ko Txostena
 EiTB Amerikan
 EiTB Europan
 Hornitzaileak
 Komertziala Berria
 Salmentak
 EiTBren produktuak  Telebista Aldizkaria
 TELEBISTA:
 ETB-1
 ETB-2
 ETB sat / Euskadi TV
 Canal Vasco
 IRRATIA:
 Euskadi Irratia
 Radio Euskadi
 Radio Vitoria
 Euskadi Gaztea
 EiTB irratia
 Helbide elektronikoa
info@eitb.com


© EiTB-2009
All Rights Reserved

Albiste gehiago >> gaztelaniaz  >> ingelesez
Amerika Andinatarra -  2004/09/09 Inprimatu
Gabriel Maria Inclan Eusko Jaurlaritzako Osasun saiburua Kolonbian da bisita ofizialean


Bogota.- Atzo iritsi zen Kolonbiako hiriburura Gabriel Maria Inclan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Kolonbiako Euskal Etxea fundazioak gonbidatuta. Euskal Etxeko kideek kolonbiarren eta euskaldunen arteko lehen topaketa antolatu dute egunotan Kolonbiako zenbait herritan. Inclanek Euskal Astean parte hartuko du.

Horrez gain, Gabriel Maria Inclanek osasun gaietarako aholkularitza hitzarmena sinatuko du Bogotako alkatearekin. Bogotan zortzi milioi pertsona bizi dira eta osasun arloko arazo larrienak itxaron-zerrenda luzeak egotea eta ospitaleetan ohe nahikorik ez izatea dira. Akordioa dela medio, Eusko Jaurlaritzak Euskal Herrian egindakoaren berri emango die kolonbiarrei, egoera horiek arintzen laguntzeko.

Bestalde, Osasun sailburua Kolonbiako Osasun ministroarekin elkartuko da, eta, ondoren, euskal abizena duten kongresista eta senatariek sailburuarekin topa egingo dute Kongresuan. Jarraian, Inclanek hitzaldia emango du Bogotako Osasun Idazkaritzan. Ospitaleetako zuzendariak, osasun dekanoak eta Bogotako Osasun Idazkaritzakoak izango dira bertan. Gero Gabriel Maria Inclanen omenez bazkaria egingo da eta bazkalostean lan bilera egingo dute Protokoloa garatzeko. Azkenik, Inclan Cartagenara joango da.

Kolonbiarren eta euskaldunen arteko lehen topaketako programaren barruan, Gastronomia Jaialdia, euskal zinemaren erakustaldia, euskal liburuen aurkezpena eta osasun arloan aholkulari lana egiteko hitzarmena aipa daitezke, besteak beste.



Hegoaldeko konoa -  2004/09/08 Inprimatu
Diego Ibarbia Euskal Inmigrazioaren aldeko Batzordearen idazkaria hil da Buenos Airesen


   

Buenos Aires.- Larunbatean hil zen Argentinako hiriburuan Diego Joaquin Ibarbia Euskal Inmigrazioaren aldeko Batzordearen idazkaria, elkarteko kideetan bizirik gelditzen zen bakarra. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, laguntza handia eskaini zien euskaldunei batzordeak, eta, besteak beste, Roberto Ortiz Argentinako presidentea bultzatu zuen, 1940an dekretu bat idatz zezan. Agiri horri esker, Gerraren ondorioz munduan sakabanatuta zeuden euskaldunak Argentinara joan ahal izan ziren.

Euskal Inmigrazioaren aldeko Batzordearen bidez, argentinarrek beren aberriari laguntzen ziotela esaten zuen Ibarbiak, Errepublikaren aberastasuna euskaldunen izen onarekin handituko zutela uste baitzuen. Hori adierazi zuen Eusko Deya aldizkarian, 1940an.

Bestalde, Diego Ibarbia Laurak Bat euskal etxeko ohorezko bazkidea, Euskal Etchea Elkarteko Zuzendaritza Kontseiluko ohorezko epaimahaiko kide, Euskal Ikasketen Amerikako Institutuaren presidente eta Juan de Garay Argentinako euskal fundazioko sortzaile, bultzatzaile eta aholkularia zen. Horrez gain, Argentinako erakundeetan lan egin zuen, eta haietako batzuen aipamen bereziak jaso zituen.

Argazkia: Gonzalo Auza
Iturria: www.euskonews.com



Canal Vasco -  2004/09/06 Inprimatu
Hamahiru bikotek hartuko dute parte Nafarroako Etxeen Munduko I. Mus Txapelketan


Iruña.- Bihar hasi eta larunbatera bitartean jokatuko dute, Nafarroako etxeen eta elkarteen artean, Munduko Lehen Mus Txapelketa, Reino de Navarra eta El Toro hoteletan, Iruñan. Txapelketa Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak antolatu du eta hamahiru bikote arituko dira nor baino nor, Venezuelatik, Argentinatik, Mexikotik eta Uruguaitik etorritakoak, horien artean.

Jaiotzez, bizitzez eta jatorriz nafarrak direnek parte hartu ahal izango dute bertan. Horrez gainera, antolatzaileek bisita eta txango batzuk prestatu dituzte egun hauetan egiteko, Gobernuaren Jauregira, Baztanera, Donejakue bidera, Leireko monasteriora, eta Xabierko eta Oliteko gazteluetara, besteak beste.




ALBISTE GEHIAGO
Europa 2004/09/03   Mario Vargas Llosa idazlea izango da Donostiako Zinemaldiko epaimahai burua

Ipar Amerika 2004/09/02   Hiru euskal talde ariko dira lehian gaur AEBetan hasten den Munduko Sokatira Txapelketan

Europa 2004/09/01   Londreseko Orkestra Filarmonikoak bi kontzertu eskainiko ditu Donostian

Europa 2004/08/31   Lisandro Arbizu argentinarra fitxatu du Baiona errugbi-taldeak

Hegoaldeko konoa 2004/08/30   Urrundik euskal etxeak zaharren astean parte hartu zuen Paranan

Hegoaldeko konoa 2004/08/27   Donostiako Zinemaldia: "La vida por Peron" filmak emango dio Horizontes Latinos atalari hasiera

Hegoaldeko konoa 2004/08/27   Necocheako Euzko Etxeko bikoteak irabazi du Patagoniako paleta-txapelketa

Hegoaldeko konoa 2004/08/27   Raucheko euskal etxeak euskal sukaldaritzaren 2. ikastaroa antolatu du

Hegoaldeko konoa 2004/08/25   Eusko Ikaskuntzak Argentinako euskal etxeetako bazkideak gonbidatu ditu bere ikastaroetan parte hartzera

Hegoaldeko konoa 2004/08/25   FEVAren euskara sailak stand bat izango du euskal astean

Hegoaldeko konoa 2004/08/25   Ester de Izagirrek 2004ko Esteban Echevarria olerki-saria jasoko du

Hegoaldeko konoa 2004/08/25   Mikel Ezkerrok hitzaldia eskainiko du Argentinan, Carlos Casareseko euskal etxean

Amerika Andinatarra 2004/08/24   Santiagoko Euzko Etxeak aukera berriak bilatu nahi ditu autofinantzatzeko

Hegoaldeko konoa 2004/08/24   Dolores Bereau de Olazar, Villegasko Euskaldunak etxeko presidentearen ama, hil da

Hegoaldeko konoa 2004/08/23   Chacoko Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak elkarkidetzarako akordioa sinatu dute

Ipar Amerika 2004/08/23   ¿Mexikoko zaporeak¿ euskal sukaldarien eskutik

Hegoaldeko konoa 2004/08/20   San Telmoko II. Zine eta Bideo Jaialdia Eusko Jaurlaritzaren lan batekin hasi da

Ipar Amerika 2004/08/20   Xabier Ariztiren ¿Barro y algo más¿ erakusketa inauguratu dute Casa Rolandin

Karibeko Amerika 2004/08/19   Caracasko euskal etxeak irteera antolatu du Begoñako Amaren eguna ospatzeko

Hegoaldeko konoa 2004/08/19   Monsinore Gogorzak Ciudad del Este utziko du eta Ercanacioneko gotzain izango da

Hegoaldeko konoa 2004/08/19   FEVAk haurrentzat euskarazko ekintzak bultzatzeko proposamena egin du

Hegoaldeko konoa 2004/08/18   Euskara nabarmenduko dute Argentinako Rosario herrian egingo duten hizkuntzen kongresuan




top