2007. urtea berezia izan da EITBrentzat, alderdi guztietatik begiratuta. Ospakizun urtea izan da, 25 urte igaro direlako martxan jarri zenetik. Urteko emaitzak ere urteurrenaren parekoak izan dira.
Gertakari nagusia DIGIbat Planaren amaiera izan da; plan horri esker EITBk euskal hiriburuetan dituen egoitza guztiak berritu eta digitalizatu baitira. Horren harira, azpimarratzekoa da Taldeak Bilbon ireki duen egoitza digital eta multimedia berria.
Horrekin batera, kalitatearen urrezko Q agiria ere lortu du, Europako EFQM ereduari jarraituz. Horrela aitortzen zaizkio EITBri bere kudeaketa eredu eta emaitza onak.
Balantze honek, EITBn ziklo bat ixteaz gainera, Taldea aro digital berrian sartzen du. Horretarako, besteak beste, azpiegitura modernoak, primerako antolakuntza, kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzen duten emaitzak eta gizartearen oniritzia ditugu.