OLIO-JOGURTA PRESTATZEKO:
Jogurta olioarekin nahastu, sifoian sartu, eta hozkailuan gorde.
LIMOIZKO GURINA PRESTATZEKO:
Jelatina uretan jarri, ondoren ura kendu, eta su geldoan disolbatu, pixkanaka-pixkanaka gurina gehitzen diogularik. Dena disolbatu ondoren, limoia gehitu, betiere su geldoari eutsiko diogularik.
Gurina film batekin estalitako erretxin batean zabaldu, eta hozkailura sartu bertan mamitzeko. Luzeran zintak moztu (5 x 1 cm), eta zinten muturrak elkartu, malkoen itxura emanez.
PERREXIL-ZUKUA PRESTATZEKO:
Ura irakiten jarri eta perrexila bertan galdarraztatu; ondoren ur izoztuan sartu eta bertan hoztu. Txikitu, artileki batean ura kendu, eta aldez aurretik disolbatu dugun jelatina-orri bat bota. Hozkailuan sartu.
CITRONELLE ESNE-GAINA PRESTATZEKO:
Esne-gaina eta zatitu dugun citronellea egosten jarri, bolumenaren laurdenera murriztu arte; iragazi eta 6X3X3 neurriko plastikozko moldetan jarri. Ondoren, hozkailura sartu bertan mamitzeko.
OSTRAK PRESTATZEKO:
Ostrak ireki eta bi plastiko gardenen gainean jarri. Zertxobait zapaldu, laukizuzen baten forma emateko. Atera baino ordubete lehenago izozkailuan sartu. Ateratzean ertzak berdindu.
PRESTAKETA:
Citronelle esne-gainaren zati bat bi ostren erdian jarri. Sifoiko aparra edalontzi batera bota eta koilara batekin gainetik bota. Gurin-malkoak perrexilaren zukuarekin bete eta gatz lodi pixka bat bota.