

Ampliar imagenArtzain Txakurren Txapelketako parte-hartzaile bat. Argazkia: EITB
Urtero legez, Legazpiko Euskal Herria plaza artzain, ardi eta ardikiz beteko da. Izan ere, irailaren 5ean egingo da Gipuzkoako Artzain Egunaren XXI. ekitaldia. Egitaraua ekitaldiz beteta badator ere, Gipuzkoako Ardi Gaztaren XVI. Lehiaketa, Ardi Okela Gertatze XX. Lehiaketa eta Gipuzkoako XLII. Artzain Txakurren Txapelketa izango dira ekitaldi nagusiak. Halaber, ekitaldi gehiago izango dira, goiz osoan zehar, Legazpiko kaleetan: gazta eta sagardo dastaketak, gazta salmenta, Euskal Herriko Ardi Latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa eta artisau erakusketa, besteak beste.
Egitarau osoa
10:00 Postuen irekiera
10:00 - 10:45 Gipuzkoako Ardi Gazta Lehiaketan izen-emateko eta gaztak aurkezteko tartea
11:00 Gipuzkoako Ardi Gaztaren XXVI. Lehiaketa
11:00 Gazta dastaketa
11:15 Gaztagintzaren lehena eta oraina
11:30 Gaztetxoen Gazta Lehiaketa
11:45 Hazarkuma eta aharien enkantea
12:00 Ardi okela Gertatze Gipuzkoako XX. Lehiaketa
12:15 Ardien ile-mozketa eskuz eta makinaz
12:45 Ardi-okel banaketa
17:30 Gipuzkoako XLII. Artzain Txakurren Txapelketa
Comparte
Redes sociales
Envía a un amigo
EmbedMostrar este contenido en tu web o blog: