Eitbcom



Albisteak

gaztea

Disko berria kalean

Keu Agirretxea bakarka datorkigu

avatar Publikatua 2008/11/19 | Iruzkinak: 0
Musikari ondarrutarrak Bilbon aurkeztu du gaur bertan Une akustikoa lana.

Keu Agirretxea

Keu Agirretxeak etengabeko sortzailea dela erakutsi digu beste behin ere. Gaur lan berria aurkeztu du Bilboko Kafe Antzokian musikari ondarrutarrak: Une akustikoa.

Keu ez da geldirik egotekoa. Uneoro sentimenduak eta emoizak azaltzeko beharra izaten du musikariak eta, horretarako, bide berrien bila jotzen du. Psycophony eta Etsaiak taldeetan ezagutu genuen bera gitarrista gisa, ondoren Fjord taldean ikusi genuen eta geroztik, besteak beste, UEK proiektuaren buru izan da (azken urteetan Jon Gurrutxagarekin eta MIkel Arakistainekin batera).

Oraingoan, berriz, modu akustikoan datorkigu. Disko barea eta melodikoa da eta nabaria da, gainera, Keu bera kantari gero eta erosoago eta seguruago sentitzen dela. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik datorkigu musikari bizkaitarraren bakarlan berria: Une akustikoak.


  • Bozketak
  • vota
  • vota
  • vota
  • vota
  • vota
  • Emaitza
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • 0 boto
Publizitatea
Publizitatea