AEBetako New York Dolls taldeak kontzertu bat iragarri du Euskal Herrian: abenduaren 5ean 21:00etatik aurrera, Barakaldoko Rock Star Live aretoan arituko dira zuzenean New Yorkeko bost 'panpinak'. Zuzeneko horretarako sarrerak dagoeneko salgai daude Ticktackticket sarean, Carrefourren, FNACen eta 902 15 00 25 telefonoan, 25 euroren truke (+ banaketa gastuak).
Bestalde, taldeak jakinarazi duenez, 2009an disko berria argitaratuko du. David Johansen buru duen punk rock taldeak Rhino diskoetxearekin kontratua sinatu du berriki eta Todd Rundgren ekoizlearekin ari da prestatzen 2006ko One Day It Will Please Us to Remember Even This lanari lekukoa hartuko dion diskoa.




