Eitbcom



Albisteak

gaztea

'Laino guztien gainetik'

Gatibuk disko berria aurkeztu du

avatar Publikatua 2008/11/20 | Iruzkinak: 0
Bilboko FNACen egin dute aurkezpena Alex Sarduik eta bere taldekideek Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik izeneko hirugarren lana aurkezteko.

Gatibuk hirugarren diskoa aurkeztu du gaur Bilboko FNACen. Alex Sardui eta bere taldearen estudioko lan berria Baga-Biga diskoetxeak argitaratu du. Laukote bizkaitarrak udan grabatu zuen lana Berrizko Lorentzo Records estudioetan.

Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik izena jarri dio Gatibu taldeak  hirugarren lanari eta hamar abesti bildu dituzte bertan. Disko osatzen duten kantu guztiak entzungai dituzu Gaztea atarian.

Gatibu taldearen estudioko lan berria osatzen duten kantu berriak zuzenean aurkezteko estreinako kontzertua abenduaren 7an izango da gaueko 22:30etan Durangoko Plateruena kafe antzokian, 2008ko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren barruan.



  • Bozketak
  • Emaitza
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • 0 boto
Publizitatea