2009aColdplayren amaiera-urtea izango al da? Hori iradoki du Chris Martin taldeko kantari eta liderrak Daily Express egunkariari egindako adierazpenetan. `31 urte ditut eta ez dut uste taldeek 33 urtetatik aurrera jarraitu behar dutenik. Beraz, aurten taldeari ahalik eta denborarik gehien eskaini behar diogu, ez baitzaigu denbora askorik gelditzen´, azaldu du kantari ingelesak.
Chris Martinen hitz horiek ez dira erabat ziurtzat jo behar, ez baita horrelako hordagoren bat botatzen duen lehen aldia eta ondoren ez baita sekula horrelakorik gertatu.
Isekaz aipatu du berriz ere Martinek adinaren kontua: `orain aprobetxatu behar dugu ahalik eta kontzertu gehien emateko, oraindik ere ilea baitaukagu eta galtza estuak sartzen baitzaizkigu´.
Ikusiko dugu zer gertatzen den, Coldplay musikaren gailurrean dela bananduko den edo laukotearen erreferente diren beste talde batzuen, esaterako U2ren, bideari jarraituko dioten.









