Eitbcom



Albisteak

gaztea

`Gaztea Live´

Kemen Lertxundi eta Keu gaur eta KAUTA bihar!

avatar eitb.com - Publikatua 2008/12/05 | Erredakzioa | Iruzkinak: 0
Donostiako DOKA izango dira Kemen eta Keu ostiralean eta Kauta eta Baltic Sea taldeak, berriz, Durango Plateruena antzokian eta guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira 22:00etatik aurrera, eitb.com-eko Gaztea atarian.

Kauta

Bi ondarrutar izango dira aste honmetan `Gaztea Live´saioko protagonistak. Gaurko 22:00etatik aurrera Donostiako DOKA Kafe Antzokian arituko dira zuzenean Kemen Lertxundi eta Keu Agirretxea eta kontzertu horiek eta, zuzen-zuzenean, eitb.com-eko Gaztea atarian izango dira ikusgai eta entzungai. Igandean, berriz, ETB3n izango da kontzertu horiek ikusteko aukera, 22:00etatik aurrera.

Kemen Lertxundi kantautore eta olerkari ondarrutarrak Galdutako zubixak disko liburuko kantuak aurkeztuko ditu zuzenean. Keu Agirretxea, berriz, bakarrik itzuli zaigu aurreko hilean kaleraturiko lan berriarekin: Une akustikoa.

Larunbatean, berriz, beste bi kontzertu ikusi eta entzun ahal izango dira zuzenean Gaztea atarian. Durangoko Plateruena antzokian Isladak disko berriko kantuak aurkeztuko ditu Kauta talde andoaindarrak. Gainera The Baltic Sea talde sevillarra ere arituko da larunbatean Durangon zuzenean eta kontzertu hori ere emango da zuzenean eitb.com-eko Gaztea atarian 22:00etatik aurrera.

Ostiralean eta larunbatean, zuzeneko musika nagusi gurean.


  • Bozketak
  • Emaitza
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • 83 boto
Publizitatea
Publizitatea