Eitbcom



Albisteak

gaztea

'Bidean aurkitu zintudan'

Mikel Errazkinen omenezko diskoa prestatu dute Durangorako

avatar Erredakzioa - Publikatua 2008/12/04 | eitb.com | Iruzkinak: 0
Ruper Ordorikak, Jabier Muguruzak, Gorka Sarriegik, Garbiñek eta beste askok hartu dute parte irailean hil zen musikari hondarribitarraren ibilbidea omentzeko Hirusta Recordsek, bere diskoetxeak, prestaturiko diskoan.

Mikel Errazkin

Mikel Errazkin, Sorotan Bele talde ezagunaren sortzailea izan zen musikari eta ekoizlea, irailaren 5ean hil zen, nahiko denbora osasunez pattal xamar eman ondoren.

Orain, Hirusta Records bere diskoetxeak eta bere ibilbide luzean lagun izan zituen hainbat musikarik omenaldia egin nahi izan diote. Mikel Errazkinen 18 kantu hartu eta hainbat ahots ezagunek abestu dituzte disko berri bat osatzeko: Bidean aurkitu zintudan. Ruper, Ordorika, Jabier Muguruza, Joseba Irazoki, Txomin Artola, Garbiñe, Urbil Artola, Javier Álvarez, Alaitz eta Maider eta beste asko topatuko ditugu disko berri horretan. Berak ekin zion  bilduma horri osatzeari eta, orain, hasitako lana amaitzea erabaki dute.

Bidean aurkitu zintudan diskoa aurkezteko eta Mikel Errazkini omenaldia egiteko, igandea honetan, hilak 7, ekitaldia egingo dute Durangoko Azokaren baitan. 19:00etan izango da Elkargin (Durnagoko Azoka).

Ekitaldian, Mikel Errazkinen musika ibilbideari errepasoa egingo zaio haren lagunen ahotsean eta hainbat musika-emanaldi ere izango dira bertan. mikelerrazkin & HF, Joseba Irazoki, Urbil Artola, Olatz Prat, Josune eta Xabi Lopez zuzenean arituko dira eta Bidean aurkitu zintudan diskoko hainbat abesti joko ditzute.

Bestalde, Hondarribiko Udalak Bidean aurkitu zintudan diskoaren kontzertua antolatu du abenduaren 14rako.




  • Bozketak
  • Emaitza
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • 0 boto
Publizitatea
Publizitatea