Datorren otsailaren 8an banatuko dira Los Angelesen 51. Grammy Sariaketa dgaoeneko ezgautu ditugu garaikurra eskuratzeko lehian daudentaldeen eta artisten izenak. Coldplay talde ingelesa eta Lil Wayne rapero estatubatuarra dira izendapen gehien izan dituztenak, 8 eta 7, hurrenez hurren.
Coldplay maila garrantzitsuenetan izan da nagusi Viva la vida or Death and all his friends diskoagatik eta `Viva la vida´ kantuagatik, urrezko gramofonoa lortzeko aukera izango baitu Urteko Diskorik Onena, Kanturik Onena, Hitzik Onena, Talde-interpretazio onena eta Talde baten Rock Disko, Abesti eta Interpretazio Onena mailatan.
Coldplayk 4 Grammy lortuta ditu dagoeneko. 2003an, esaterako, Clocks diskoagatik irabazi zuen bat 2003an eta aurten ere diskorik onenaren garaikurra eskuratzeko lehian arituko da, Lil Waynerekin eta haren The Carter III LParekin.
Radioheaden In Rainbows diskoa, Ne-Yo R&B artistaren Year of the Gentleman eta Robert Plant/Allison Kraussen Raising Sand ere daude Urteko Diskorik Onenaren saria eskuratzeko izendatuta.
Lil Waynek ez du sekula Grammyrik lortu baina aurten raparen kategiroan nagusi izan da izendapenei dagokienez. Izendapen bikoitza dauka Kanturik Onenaren eta Interpretazio Onenaren mailetan.
Artista britainiarren eskuetara iritsi dira izendapen garrantzitsu gehienak. Esaterako, Urteko grabazio Onenarne garaikurra eksruatzeko lehian sartu dira Coldplayren Viva la Vida... Adelen Chasing Pavements, Leona Lewisen Bleeding Love eta MIAren Paper Planes. Robert Plant & Alison Krauss estatubatuarren Please Read the Letter diskoak ere izan du izendapena.
Artita Beri Onenaren saria eskuratzeko lehian sartu dira Adele, Duffy, Jonas Brothers, Lady Antebellum eta Jazmine Sullivan.
Hitzik Onenaren izendapenerako, berriz, ondorengoak izendatu ditu AEBetako Grabazio Akademiak: "Viva la Vida" (Coldplay), "Chasing Pavements" (Adele), "Love Song" (Sara Bareilles), "I'm Yours" (Jason Mraz) eta "American Boy" (Kanye West).
Jay-Z raperoak, Ne-Yo R&B artistak eta Kanye Westek sei saritarako izendapenak lortu dituzte, Radioheadek, Alison&Kaussek, John Mayer-ek, Robert Plantek eta Jazmine Sullivanek bost, Adelek, Danger Mousek, Eaglesek, Lupe Fiascok, George Straitek eta T.I.k berriz, lau.
Disko Latino Onenaren sarirako izendatu dituzte Jorge Drexler-en Cara B, Luis Fonsiren Palabras del Silencio, Juanesen La Vida... es un Ratico, Luis Miguelen Cómplices eta Tommy Torresen Tarde o Temprano.
Rock Latinoko Disko Onenaren sarirako izendatuta daude Grupo Fantasma (Sonidos Gold), Jaguares (45), Locos por Juana (La Verdad), Nortec Collective Presents: Bostich & Fussible (Tijuana Sound Machine), eta Ximena Sariñana (Mediocre).
2009an Grammy 1 eskuratzeko aukera izango duten izar handien artean daude, baita ere, Madonna, Bruce Springsteen eta Paul McCartney. 2 izendapen ditu bakoitzak.
Sheryl Crow, Cyndi Lauper, Kylie Minogue eta B.B King sari 1 eskuratzeko lehian izango dira. Eta Coldplayko kantari Chris Martinen emaztea, Gwyneth Paltrow ere izendatuta dago, Steve Martin eta Sidney Poitier aktoreekin batera, Hitzezko Disko batn Interpretazio Onenaren saria eskruatzkeo hatagaiak baitira.
2009ko Grammy Sarietarako izendatuak aukeratzeko, 2007ko urriaren 1etik 2008ko irailaren 30era ateratako diskoak soilik hartu dira kontuan. Horregatik, lehiatik kanpo gelditu dira Beyonceren (I am... Sasha Fierce) eta Britney Spearsen (Circus) lan berriak, besteak beste.
51. Grammy Sarietarako izendapenak Los Angelesen egindako telebista saio batean ezgautarazi dituzte eta Celine Dion, Mariah Carey, B.B. King eta Christina Agilera, besteak beste, zuzenean aritu dira bertan.
Sari banaketa, esan bezala, otsailaren 8an egingo da Los Angeles Laker saskibaloi-taldearen Staples Center estadioan.
Iazko irabazle nagusia Amy Winehouse izan zen. 5 garaikur irabazi zituen artistak zituen 6 izendapenetatik (Grabaziorik eta Kanturik Onena `Rehab´ kantuagatik, Artista Berri Onena eta Artista eta Disko Onena Ahots-pop mailan).









