
Bi euskal disko aurkeztu dituzte gaur. Bat Gipuzkoa aldetik datorkigu eta bestea, berriz, Bizkaitik. Lain talde gazteak estreinako diskoa dakar, Lain, eta Elantxobe eta Ibarrangelu aldetik datorkigun The Uski's taldeak, berriz, Katuek bezala izeneko estudioko hirugarren lana. Lainek goizeko 11:00etan egin du aurkezpena Bilboko Elkar Megadendan eta The Uski'sek, berriz, arratsaldeko 16:00etatik aurrera egin du agerraldia Bilboko FNACen.
Lainen diskoa Elkar diskoetxearen zigilupean iritsiko zaigu diskoa. Gaztearen azkenMaketa Lehiaketa irabazi zuen talde gipuzkoarrak eta ia urtebete geroago, hemen da estudioko lehen diskoa. Ate handitik sartu da taldea, diskoa kalean izan gabe Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izan baitute. Datozen hilabeteetan ere Euskal Herriko agertoki ugarira helduko dira euren kantuak zuzenean aurkezteko.
The Uski's taldeak Katuek bezala izena jarri dio estudioko hirugarren diskoari. Baga-Biga diskoetxearen eskutik datorkigun lan horretan musika tresna berriak, rock erritmoak, musika beltzaren ukituak, bluesa eta rock&rolla uztartu dituzte, beti erakutsi duten umoreari leku handia utzita. Euskal surf-rockeko doinu bizi eta alaiak osatzen trebea da taldebizkaitarra eta halakorik ere ez dela faltakodisko berrian. Kantu laburrak, bizkaiera itxia eta, batik bat, "zerbezi, neskak eta olatuk" topatuko ditugu kantu berrietan.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:
