
Gaztea eta ETB-3 Barricadarekin izan ziren Londresen azaroan. Ia 30 urteko ibilbidean El Drogas eta bere taldekideak lehen aldiz aritu ziren orduan bertan eta, hitzordu garrantzitsu horretan, eurekin egon nahi izan genuen.
Lehenik eta behin, Gazteak bi pertsona eraman zituen gonbidatuta Londresera. Gainera, talde nafarreko kideekin batera joan ginen Ingalaterrako hiriburura, hango kaleetan ibili ginen eurekin eta Londreseko Jamm Aretoan eman zuten kontzertua grabatu genuen.
Londresen grabatutako material guztiarekin saio berezia grabatu dugu eta ETB-3n izango dugu ikusgaidatorren ostegunean, hilak 18, 23:00etatik aurrera.
Barricadaren zalea bazara, ezin duzu osteguneko saioa galdu!
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:
