Eitbcom



Albisteak

gaztea

Musika

Gloria Gaynor Barakaldon

avatar Publikatua 2008/11/21 | Iruzkinak: 0
Kontzertua eskaini zuen atzo Rock Star Live aretoan.

Gloria Gaynor

Ematen duen kontzertu bakoitzean dantzalekuetako erregina bilakatzen da. Bere musikak muga guztiak gainditzen ditu eta hauxe da ziur asko asteburu honetan Barakaldoko Rock Star Liven emango duen emanaldia inork galdu nahi ez izatearen arrazoi nagusia. Izan ere, bihar estatubatuarrak emango duen kontzertuko sarrera guztiak agortuta daude jadanik.

Mundu mailan soul abeslari estatubatuarrik miretsienetako bat da Gloria Gaynor. 70 eta 80. hamarkadetan zehar denak etengabe dantza jartzen zituen “I will survive” abesti mitikoaren egilea dugu bera.

Mikrofono bat hartzen duen bakoitzean erakusten duen talentua dela medio, disko musikaren mito bizidunetako bat izan da eta da oraindik ere.

Urteen poderioz, bere musika eraberrituz joan da eta honek, hainbat sari eskuratzeko parada eman dio bere karrera osoan zehar. Rolling Stone aldizkari ospetsuaren iritziz, Gaynorren hainbat kantu musikaren historiako 100 ezinbestekoen artean leudeke.


  • Bozketak
  • Emaitza
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • 0 boto
Publizitatea
Publizitatea