
Atzo banatu ziren sari hauek Xixonen.
iPhonean jolasteko sortutako Kroll bideo-jokoa eta Pyro (Comandos) enpresaren sortzailea izan dira Gamelab 2009 bideo-jokoen azokako garaile nagusiak.
Taldeka sailkatuta, honako hauek dira aurtengo sarituak:
-Teknologia Onenaren saria, Kroll jokoak eraman du.
-Arte Onenaren saria, Nintendo Wii-ren Yumm...

Helburua, Flickrrera erabiltzaileek igotako argazkiak atari batean zein bestean erakustea da.
Gaurtik aurrera, Flickrrera igotako argazkiak Twitterren eskegitzeko aukera izango dute Internet erabiltzaileek, Flickr2Twitter zerbitzu berriari esker. Erabiltzaileen lana errazteko asmoz, Internet bidez argazkiak elkartrukatzeko aukera ematen duen Flicker zerbitzu ezagunak eta Twitterren...

"Workshops" ikastaroen helburua, ikasleei euren bideo-joko propioak garatzen irakastea da.
DigiPen Europe-Bilbao proiektuak bideo-jokoen lehen programazio ikastaroa abiatuko du uztailaren 20an, Bilbon. Ekimena, 2010ean Bizkaiko hiriburuan irekiko duten bideo-jokoen diseinuaren eta programazioaren ikerketarako prestakuntza zentroa zabaldu orduko iritsi da.
Merkataritza Ganberak eta DigiPen...

1979an sekulako iraultza ekarri zuen aparatu honek, baina, gaur egun ez da walkmanaren arrastorik geratzen.
Walkmana munduko lehen musika irakurgailu eramangarria izan zen eta 80. hamarkadako ikono bilakatu zen, baina, 30 urte geroago, mp3-ek eta azken teknologiei egokitutako aparatu berriek zaharkituta utzi dute.
1979ko uztailaren 1ean iritsi zen merkatura eta garai hartan sekulako iraultza ekarri zuen,...

Marrazki bizidunetatik goi mailako teknologiara egin du salto eta orain, Doraemon robotak hizketan ere badaki.
Japoniako Bandai jostailu etxeak marrazki bizidunetan hain ezagun egin den Doraemon pertsonaian oinarrituz, hizketan aritzeko gai den robota merkaturatu du. "My Doraemon" du izena robotak eta 236 euroren truke eros daiteke.
Tamainu txikiko robota da, mahai gainean jartzeko modukoa. 1.300 esaldi...

29 euro balio ditu eta 12 euroko saldoa dakar. Uztailetik aurrera geongo da salgai eta paper-dendetan, gasolindegietan nahiz estankotan eskuratu ahal izango da.
Pentsa ezazu oporretan zaudela eta mugikorreko kargadorea galdu duzula edota jai batera zoazela eta ez duzula zure iPhonea arriskuan jarri nahi. Horrelako egoera batean aurkitzen bazara, BIC Phone mugikorra da zure aukera.
Orange eta BIC enpresek BIC Phone mugikorra merkaturatuko dute. Uztailetik...

Krisi garaian egonda, ia enpresa denek produktuen prezioa merkatu behar izan dituzte. Sonyk PSP klasikoa merkatzeko zergatia ere hori izango al da?
PSPren azken modeloa bidean dago, eta Sonyk bere kontsola eramangarri klasikoa merkatzea erabaki du. Merkaturatu zen azkena, 300 modeloa, 169,99 eurotan izango da hemendik aurrera.
PSP-3000 kolore askotan aurki daiteke, bakoitzak bere gogokoena izateko: Piano Black klasikoa, beltza; Vibrant Blue,...

Gero eta jende gehiago sartzen da Internetera mugikorraren bidez, beldurra kendu diogu mugikor faktura handiak jasotzeari. Mugikorra izango ote da etorkizuneko ordenagailu eramangarria?
Nokiaren Tendentzien Behatokiko datuen arabera, 15 eta 35 urte bitarteko Estatu espainiarreko gazteen % 24 sartzen da egun Internetera mugikorra erabiliz; orain dela urtebete % 8k baino ez zuten mugikorra horretarako erabiltzen. 15 eta 18 urte bitarteko gazteen artean hazi da erabilera, % 4tik %...

Wii kontsolarako bideojokoa da eta urrutiko kontsola buruz behera jarri behar da jolastu ahal izateko.
Let´s Tap du izena Nintendo Wii kontsolarako atera berri duten bideojoko berria. 5 mini-joko (Maratón, Mantén el Ritmo, Bloques Fijos, Burbuja Espacial y Visualizador) ditu eta adin guztietan jolasteko modukoa da.
Jolasteko ezinbestekoa da Wii kontsolako mandoa buruz behera jartzea, eta kutxa...

Max Payne inoiz baino zaharrago eta nekatuago azaltzen da irudiotan. Joko berria datorren neguan iritsiko da.
Pax Payne bideo-jokoaren hirugarren partea bidean zegoela iragarri zuen martxoan Rockstar Games konpainiak eta orain, jokoaren lehen irudiak kaleratu eta datorren neguan dendetara iritsiko dela aurreratu dute. Hain zuzen ere, Xbox 360 eta PlayStation 3 bideo-kontsoletarako bertsioak aterako...