
Gainera, bi ordu baino ez dira behar bateria osorik birkargatzeko. Apirilean iritsiko da Euskal Herriko dendetara eta 100 euro inguru balio du.
Samsung E2370 sakelako telefono berriak beste edozein mugikorrek baino bateria iraunkorragoa du. Erabilera normala eginez gero, hilabete inguru irauten du telefono honen bateriak eta erabili gabe piztuta edukita, 62 egunera arte iraun dezake.
Apirilean iritsiko da Euskal Herrira Samsung E2370...

Facebookek egindako ikerketa honen arabera, mutil ezkonduak hobeto sentitzen dira mutil ezkongabeak baino.
Erabiltzaileek zein harreman mota nahiago duten jakiteko asmoz, ikerketa sakon bat egin du Facebook sare sozialak. Horretarako sexuaren eta harreman motaren arabera sailkatu ditu erabiltzaileak eta ondorio garbi bat atera du: orokorrean, harreman irekietan neskak zoriontsuagoak direla mutilak...

Martxoaren 9an helduko da Euskal Herriko dendetara joko arrakastatsu eta interesgarri hau. Final Fantasy 3-k Play Station 3 eta Xbox 360 bideo-kontsoletarako bertsioak izango ditu.
Gazteak aspaldi iragarri zizuen bezala, Final Fantasy bideo-jokoaren bertsio berriena martxoaren 9an helduko da Europako eta AEBetako dendetara.
Joko honek Play Station 3 eta Xbox 360 kontsoletarako bertsioak izango ditu eta, aurrikusitakoaren arabera, sekulako arrakasta izango du bideo-joko...

Wii Yoga jokoak ariketa ezberdinak egiten erakusten dio jokalariari. Guztira zailtasunaren arabera sailkatutako zazpi nibel ditu bideo-joko honek.
Etxetik atera gabe yoga praktikatu nahi baduzu, Wii Yoga Nintendoren joko berria da zure aukera. Gimnasiora joan gabe, etxetik kirola egiteko aukera ematen dio jokalariari joko honek, hartu beharreko jarrera egokiak zeintzuk diren azalduz.
Guztira zailtasunaren arabera sailkatutako zazpi nibel ditu...

Produktu guztiak Google Store dendan aurki daitezke. Diseinu aldetik nahiko sinpleak dira eta prezioari dagokionean nahiko garestiak.
Interneteko enpresa ezagunenak arropen eta osagarrien bilduma bat atera du. Jantzi guztietan Googleren adierazgarri den elementuren bat azaltzen da. Modu horretan, bere negozioa zabaldu du Googlek, sareko erabiltzaileen beharrizanak asetzeko helburuz.
Oraingo honetan, modaren munduan barneratu da...

"Project Titan" edo "Googlemail Killer" izenekin garatzen ari diren proiektu honi esker, litekeena da sare sozial honetako erabiltzaileek @facebook.com domeinua duen helbidea erabili ahal izatea.
Baliteke, aurki, ostiralean sei urte bete zituen Facebook sare sozialak posta elektroniko zerbitzua izatea. Modu horretan, erabiltzaile izena eta @facebook.com domeinua erabilita, edozein helbidera mezuak igortzeko aukera izango dute sare sozial honetako kideek.
TechCrunch teknologia blogak eman du...

Mozkortzea, zaborrak batzea eta limosna eskatzea dira joko honetan jokalariaren zeregin nagusiak.
Jokalaria munduko eskale onena bilakatzea helburu duen Mendigogame bideo-joko polemikoak StreetRivals bertsio berria estreinatu du gaur. Bertsio hau Facebookeko erabiltzaileei zuzenduta dago. Mozkortzea, zaborrak batzea eta limosna eskatzea dira joko honetan jokalariaren zeregin nagusiak.
Duela...

Bideo-joko berri honek sekulako polemika piztu du Erresuma Batuan, edozein adineko pertsonei zuzenduta egoteagatik.
Guraso askoren kritikak jaso ditu Erresuma Batuan bideo-joko berri batek, jokalariari kondoiak eta hurrengo eguneko pilula birtualak erosteko aukera ematen dion My Minx jokoak hain zuzen.
Pertsonaiak modako arropekin jantzi ahal ditu jokalariak eta, era berean, umeak adoptatzeko aukera ere badu....

Nintendo DS-rako bertsioa izango du jokoak eta helburua, jokalaria hiru anaien bizimoduan barneratzea izango da.
Azkenaldian moda-modan dagoen Jonas Brothers taldeak bideo-jokoen mundura egin du salto. Otsailaren 12tik aurrera, hirukote honen zaleek Jonas jokoan jokatzeko aukera izango dute.
Nintendo DS bideo-kontsolarako bertsioa izango du bideo-jokoak eta jokalariari musika izar batean bihurtzeko aukera...

Ordenagailu oso dotorea omen da, fin-fina, arina eta 10-12 hazbete bitarteko pantaila ukigarria duena. Teklatua, iPhoneak duenaren antzekoa da, hots, birtuala.
Apple talde teknologikoak taula itxurako ordenagailu berria aurkeztuko du gaur. Adituek diotenez, iPhoneak eta Ipodak izandako arrakasta errepikatuko du aparatu berri honek.
Oraingoz ez dute ordenagailu honi buruzko informazio askorik zabaldu, baina, dirudienez, 'Tablet' edo 'iSlate' izena izango...

Mugikorra udaberrian kaleratuko da baina aurretik, erakusketa pribatu batean erakutsiko dute.
Versacek luxuzko telefono mugikor bat aterako du udaberrian. Hilabete honetan Parisen egingo den Goi Mailako Joskintzaren astean mugikorra erakutsiko du erakusketa pribatu batean. Oraindik ez da ezagutzen mugikorrak izango duen prezioa.
Versace jada, bitxigintzan, erlojugintzan eta barruko...