2010eko otsailaren 10a
eitb.com

gaztea

Teknologia-Internet

Gmailen euskarazko bertsioa iritsi da

Luzia Zugadi - 2009/05/28 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

Besteak beste, EITB Taldeak eta Google multinazionalak euskararen inguruan hitzartutako akordioaren lehen emaitza da hau, euskal Komunitateak urte askotan eginiko lana oinarritzat eta tresnatzat hartuta.

Inprimatu Inprimatu

Iragan apirilaren 3an Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, EITB Taldeak, Google Interneteko multinazionalak eta Expressive SL euskal enpresak euskarak Sarean duen lekua indartzeko akordioa adostu zuten eta hilabete eta erdi geroago, lehen urratsa eman da. Izan ere, dagoeneko erabilgarri dago Gmail e-posta zerbitzuaren euskarazko bertsioa.

Larunbatean hasi ziren "igotzen" AEBko San Francisko hiritik, eta gaur goizean ikusgai zegoen Euskal Herriko ordenagailuetan Gmail euskaraz.

Interneten dagoen euskal komunitatea duela ia lau urte hasi zen lanean tresna euskaratzeko. Komunitatean, lanean gogotik aritu ondoren, sekulako bidea aurreratu zen. Orain, lan horri guztiari azken ukituak eta zuzenketak egin ostean, egia bihurtu da Gmail euskaraz.

Gainera, Gmail ez ezik, Googlen beste hainbat aplikazio ere euskaratuta azaltzen dira orain, besteak beste, mapak eta bilaketak, eta datozen bi urteetan gainerako zerbitzuak euskaratzeko lanetan arituko dira.

Baina zer egin behar du erabiltzaileak Gmail e-posta zerbitzua euskaraz izateko?

Lehenik eta behin, izena eta pasahitza sartuta bere Gmaileko kontura sartu behar da erabiltzailea.

Ondoren, hegoaldekoentzat, orrialdearen goialdeko eskuinaldean azaltzen den 'Configuracion' delakoan klik egin behar du eta behin hor sartuta, 'Idioma de visualización de Gmail' hautatu behar du. Nola hautatu hizkuntza? Oso erraza da. Automatikoki 'español' agertzen den zerrenda horretan euskara aukeratu besterik ez da egin behar. Horretarako, bertan agertzen den gezia zanpatu eta 'español' aukeraren ostean dagoen 'euskara' hautatu behar da.

Iparraldeko euskaldunontzat, hauek argibideak: 'Paramèmtres' delakoan klik egin eta hor 'Langue d'affichage deGmail' hautatu behar da. Automatikoki 'français' agertzen den zerrenda horretan euskara aukeratu besterik ez da egin behar.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea
28/05/2009 19:05