
A ze txapa! hitz-jokoa erabili du 30 urteko Nahia diseinatzaileak bere produktu-sorta izendatzeko. Batez ere, txapak diseinatzen dituen euskal gazte hau informatikaria da lanbidez, baina eskulanak egiteko zaletasun eta abilezia apartak dituenez, txapak nahiz antzeko osagarriak egitera eta saltzera ere dedikatzen da.
Azkenaldian, txapak ez ezik, diademak ere diseinatu ditu eta jendeak hala eskatuta, bere produktuak salgai jarri ditu. Bilbon adibidez, bi dendatan eros daitezke Nahiaren diseinuak; AH! Modan eta Burlesquen.
Horrez gain, Xixongo telojueroXmibolso eta Mallorkako L'Hora Bruisa saltokietan nahiz Nahiaren blogean ere eskuratu daitezke.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: