Eitb -

eitb.com

SAIOA

foto de programa

Zimendu sendoenak mugitu egiten dira; ideia errotuenak, galdu; urte asko zutik irauteko eginiko eraikuntzak erori egiten dira; eta Maria Luisa, "Goenkale"ko zutabe nagusia, arazo larrietan murgildurik dabil. Martxelo, Asierren bizitza kinka larrian jarri duen gizona, Maria Luisaren erruz hil da, eta badaki sekretuak argia ikusten badu kartzelatu egingo dutela. Bere jokaerak ondorio larriak ekarriko dizkie ingurukoei.

Istorio hori izango da, hain zuzen, lehen hiruhilekoan "Goenkale"ren ardatz nagusia, baina ez bakarra: Arralde hankaz gora jarriko duen istorio baten aurrean Koldo alkate bezala nola moldatzen den ikusiko dugu, Peioren familia Arraldera etorriko da, Kevinek eta Rakelek lehen pausoak emango dituzte heldutasunean eta Leonor, berriz, adorez beteriko ama gisa agertuko da. Horretaz gain, pertsonaia misteriotsu bat agertuko da Arraldeko kaleetan. Koldok eta Maria Luisak baino ez dute ezagutuko gordetzen duen sekretua.

Intrigaz beteriko istorioak izango dira guztiak ere, baina sentimenduak ez dira alde batera geldituko eta honezkero horren ongi ezagutzen ditugun pertsonaiek une zailei egin beharko diete aurre. Hala ere, "Goenkale"n amodioak beti izaten du bere tartetxoa eta ustekabean azalduko da, zailtasun guztiei aurre eginez.

etb1etb2etbsatcanalvascoeitbcomeitb24