Osteguna, 2008eko abenduak 4

KAPITULUEN SINOPSIAK

Izarraren askapena ospatuko dute asteleheneko "Goenkale"n
Izarraren askapena ospatuko dute asteleheneko "Goenkale"n
2008/11/28
Arralden jai giroa da nagusi, Izarraren askapenak lasaitasuna ekarri die German eta bere ingurukoei. Ospakizunetarako garaia da eta hotelean jai berezia prestatuko dute. Karrek Germani beraiengatik egindako guztia eskertuko dio eta German Mimirengana hurbilduko da berriro ere.

Bestalde, Joana eta Itxasoren jaiaren eguna da. Biek dirua behar dute eta Joanak Bogatik hartzea erabaki du. Kandidok harrapatu egingo du eta eztabaida gogorra izango dute. Kandidok prestatuko afaria bertan behera geldituko da eta Joanak ezingo du festa behar bezala disfrutatu. Besteek ordea oso ondo pasatuko dute, batez ere Itxasok, oso pozik baitago 18 urte bete dituelako.

Lukas eta Ikernek, bestalde, euren amodio harremana hasiko dute. Atxurira joango dira baina momentuz ez diote Jonari ezer esango.
etb1etb2etbsatcanalvascoeitbcomeitb24