

Antonio Basagoiti, PPko hautagaia
Lehendakaritzarako PPko hautagaia 1969ko urriaren 15ean jaio zen, ezkonduta dago eta hiru alaba dauzka.
Gainera, orain buru-belarri politikagintzan ari den arren, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziatu zen eta banketxe batean aritu izan da lanean, orain eszedentzian dago.
Basagoitik 1996 eta 1997 urteetan ekin zion ibilbide politikoari Bilboko Udaleko Hezkuntza, Emakume eta Ingurugiro arloko zinegotzi bezala
Politikagintzan lehen urrats hori eman ondoren, Antonio Basagoiti Gazteriaren Institutuko Zuzendari Orokorraren kargua bete zuen 1998ko urritik 199ko martxora arte.
Horren ostean, 199tik 2004ra Bilbao Ria 2000 Sozietate Publikoko Batzorde Exekutiboko presidenteordea izan zen.
2004ean Bizkaiko PPko presidente izendatzen dute eta kargu horretan egon da 2008ra arte.
Gainera, 1999 eta 2008 urte bitartean PPko Udal Taldeko zinegotzia eta bozeramailea izan da Bilboko udalean.
Gaur egun, Basagoiti Euskadiko PPko Probintzia eta Eskualdeko Exekutibako kidea, PPko Zuzendaritza Nazionaleko Bilkurako kidea eta Batzorde Exekutibo Nazionaleko kidea ere bada.
Gainera, 2008ko uztailetik Antonio Basagoiti Euskadiko PPko Presidentea da.
Basagoiti oso kirolzalea da batik bat,futbol zalea. Gainera, aspaldidanik Athleticeko bazkidea da.
Gainera, zine-espainola eta irakurketa asko gustatzen zaizkio, azken hau Euskadiko Historiari buruz gehien bat. Horrez gain, denbora librea daukanean Basagoiti teknologia berriak arakatzen ibiltzen da, berak inoiz esan duen bezala, teknologia-berrien jarraitzailea da.
Aurkezten diren hautagaiak: