Javier Madrazo

    Madrazo

    Javier Madrazo, EBko hautagaia

    Javier Madrazo Lavin, Riañon (Kantabria) jaio zen 1960an eta familiarekin batera urte bat zuela etorri zen Euskadira. Bilboko Errekalde auzora etorri ziren eta gaur egun ere bertan bizi da emaztearekin, eta 11 urteko Itxaso eta 9 urteko Ander seme-alabekin batera. Ingeniaritza eta Teologia ikasketak egin zituen, baina azkenean Filosofian lizentziatu zen; gaur egun institutuko irakaslea da, baina eszedentzian dago.

    Kontzientzia eta mobilizazio sozial handiko langileen auzo batean bizirik, egunero aurre egin beharreko arazoen berri txikitatik izan zuen Javierrek. Horrela, intsumisioa bultzatu zuten lehen talde bakezaleen sorreran parte hartu zuen gaztetan eta auzoko lehen plataformen kide izan zen. Bilboko Errekalde auzoa ezkerraren erreferente bihurtu zuten plataforma horiek.

    Gesto por la Paz koordinakundearen sorrera bultzatu zuen 90eko hamarkadan eta elkarteko bozeramailea izan zen. Bakea eta normalizazio politikoa helburu izan ditu beti eta Eusko Legebiltzarrean 1994an eserleku bat lortu zuen. 1998ko eta 2001eko hauteskundeetan Ezker Batuako legebiltzarkide aukeratu zuten berriro herritarrek.

    2001etik Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua da eta baita Ezker Batuako koordinatzaile nagusia ere, 1995etik. Kristaua, luxurik gabeko pertsona, eskubide sozialekin konprometitua, familiarra, pilotazalea eta Athleticen jarraitzailea da, eta politika zerbitzu publiko gisa ulertzen du.

    Atsegin duen janaria etxean egindakoa da. Gustukoen duen platera bakailaoa da. Pop-rock musika entzutea gustatzen zaio: Beatles, Rolling Stones, U2; baina etxean gehien entzuten den musika seme-alabek jartzen dutena da.

    Hautagaiak:

    Aurkezten diren hautagaiak:

      Publizitatea