Juan Jose Ibarretxe

    Juan José Ibarretxe

    Juan Jose Ibarretxe, EAJko hautagaia

    Juan Jose Ibarretxe Markuartu 1957ko martxoaren 15ean sortu zen, Laudion (Araba).

    EAJren hautagaia EAEko hirugarren lehendakaria izan da Francoren diktadura amaitu zenetik. Karguan azken hiru legegintzaldietan izan da, hau da, 1999tik.

    Bere agintaldian politikagintzan eta hedabideetan oihartzun handia izan duten bi proiektu aurkeztu ditu: Euskadiko Estatutu Politiko Berriaren Proposamena (2007), 'Ibarretxe Plana' izenaz ezagunagoa dena alegia, eta Kontsulta Legea (2008).

    Lehenengo proiektuarekin, Euskadik eta Espainiak subiranotasuna partekatzea eta autodeterminazio eskubidea aitortzea proposatu zuen.

    Bere aldetik, kontsulta ETAk su-etena hautsi eta Loiolako elkarrizketak bukatu eta gero lehendakariak mahaigaineratutako 'Ibilbide Orriaren' baitan etorri zen. Hain zuzen ere, "bakea eta normalizazio politikoa" lortzeko xedez, alderdien artean negoziazio prozesua abiatzearekin ados zeuden galdetzea zuen helburu kontsultak.

    Legebiltzarrak bi proiektuak onartu zituen, baina ondoren, atzera bota zituzten Madrilen.

    Ibilbide politikoa

    Ibarretxe Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ibilbide politikoa sorterrian (Laudio) hasi zuen eta alkate izan zen lau urtez. Ondoren prokuradore izan zen Arabako Batzar Nagusietan 1983 eta 1994 urteen artean. Kargu hori utzi gabe, ganberako presidente ere izan zen bost urtez.

    1984an legebiltzarkide izendatu zuten. Zeregin horretan zegoela Ogasun eta Herri Administrazio sailburu eta lehendakariorde izan zen. 1999an aurrenekoz izendatu zuten lehendakari.

    Juan Jose Ibarretxe ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Txirrindularitzaren zale amorratua da eta eleberri historikoak irakurtzea gustuko dauka. Atseginen duen abestia Simon & Garfunkel bikotearen "Ur nahasien gaineko zubia" da.

    Hautagaiak:

    Aurkezten diren hautagaiak:

      Publizitatea