Patxi Lopez

    Patxi López

    Patxi Lopez, PSE-EEko hautagaia

    PSE-Eeko presidentea Portugaleten (Bizkaia) jaio zen 1959ko urriaren 4an.

    Lopezek aitak hasitako bideari ekin dio, izan ere, Eduardo Lopez Albisu, “Lalo”; Euskal Sozialismoko aitzindarietako bat izan zen bere garaian Bizkaiko PSE-EEko Presidente izan zen.

    Politikari sozialista ezkonduta dago eta Bilbon bizi da eta 1975ean ekin zion ibilbide politikoari Euskadiko Sozialista Gazteen taldean sartu zenean.

    1977an sartu zen Lopez Euskadiko Alderdi Sozialistan, baina 1988. urtera arte ez zuen Batzorde Exekutiboan parte hartu.

    Denbora tarte horretan Sozialisten Gazte taldeko Idazkari Nagusia izan zen baina kargua utzi egin zuen PSOEko Batzorde Federaleko kide izateko.

    1988an Diputatuen Kongresurako Bizkaiko Diputatu izendatzen dute eta kargu horretan aritzen da 1980 urtera arte. Azpimarratzekoa da legealdi hartako hautagai gazteenetakoa izan zela Lopez.
    1991an Lopez Eusko Jaurlaritzako Diputatu izendatzen dute. Gainera, urte horretan Antolakuntzako Idazkaritzaren kargua hartzen du.


    Hilabete batzuk beranduago, berriz, dimisioa aurkezten du Bizkaiko Sozialisten Idazkaritza Instituzionaleko ardura hartzeko (1995-1997). 1997ko urrian Patxi Lopez PSE-EEko Idazkari Nagusi izendatzen dute eta 2000ean berriz kargu berdinerako hautatzen dute.

    2002ko martxoaren 23an PSE-EEko Idazkari Nagusi hautatzen dute Donostian egiten duten Ez-ohiko Biltzarrean. 2005ean ere, berriz hautatzen dute Idazkari Nagusi izateko eta lortzen duen babesa historikoa da (%96,5).

    Orain, Patxi Lopez Lehendakari izateko hautagaia da. Martxoaren 1ean izango diren hauteskundeek erabakiko dute Lopezek lehendakariaren kargua bere zerrenda luzeari erantsiko zaion.


    Hautagaiak:

    Aurkezten diren hautagaiak:

      Publizitatea