

Unai Ziarreta, EAko hautagaia
Unai Ziarreta Bilbao, Eusko Alkartasunako presidentea, Mungian jaio zen 1970ko maiatzaren 21ean. Ezkonduta dago eta alaba baten aita da. Ikasketak Resurrección Maria de Azkue Derioko ikastetxean hasi zituen. Bertan Batxilergoa egin zuen.
Ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen, eta, prestakuntza osatzeko, diplomatura egin zuen Praktika Juridikoan ''Pedro Ibarretxe'' Praktika Juridikoko Eskolan, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan. Honi esker abokatu lanak egin zituen Bilbon 1995 eta 2001 artean.
1999. urtean Eusko Alkartasunaren V. Biltzarrean konpromisario hautatu zuten Iruñean. 2002. urtetik Sabin Intxaurragaren sailburuordetzan (Ingurumen eta Lurralde Antolamendua) aholkulari lanak egin zituen. Urtebete beranduago EAren VI. Biltzar Nagusian biltzarreko mahaiburu izan zen eta, bertan, Earen idazkari nagusi izendatu zuten.
2005etik Gipuzkoako ordezkari izan da Eusko Legebiltzarrean eta Eusko Alkartasunako bozeramailea Legebiltzar berean. 2007an Donostian izandako VII. Biltzar Nagusian EAren presidente hautatu zuten. Horrez gain, 2003-2007 bitartean, Mungiako udalean zinegotzi lanak egin zituen.
Iturria: Wikipedia.
Aurkezten diren hautagaiak: