

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak gaur egingo balira, EAJk irabaziko lituzke botoen %34 lortuta (400.000 boto inguru), baina berdinketa teknikoa egongo legoke jeltzaleen eta sozialisten arteaneserlekuen kopuruari dagokionez.
EAJk 26 eta 28 legebiltzarkide artean lortuko lituzke (orain 22 ditu, eta EAren 7ak, koalizioan aurkeztu baitziren aurreko hauteskundeetan), eta PSE-EEk botoen %32 izango lituzke (350.000 boto), hau da, 26 eta 28 eserleku artean. Orain 18 ditu.
Horiek dira hain zuzen ere martxoko hauteskundeei begira Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) publikatutako azken Euskobarometroaren datuak. Txostena egiteko, 1.200 inkesta egin dituzte urriaren 15etik azaroaren 7ra.
Ikerketaren arabera, PP hirugarren alderdi bozkatuena izango litzateke. Botoen %16 eta 13 edo 15 eserleku (orain 15 ditu) lortuko lituzke. Ondoren, EBk hiru eserkelurekin jarraituko luke eta EAk 2 eta 4 artean eskuratuko lituzke.
Aralarrek eutsi egingo lioke Gipuzkoan lortutako legebiltzarkideari, eta UPyD esku hutsik geratuko litzateke. Bere partez, boto-emaileen %7k (100.000 boto) ezker abertzalea babestuko lukete.
Ezker abertzaleak abstentzioaren alde egingo duen hipotesia du oinarri inkestak.
Azkenik, parte-hartzea %70ekoa izatea aurreikusten du Euskobarometroak.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: