eitb.com

    Hauteskundeak

    EAJk hauteskundeak irabaziko ditu, Ikerketa Soziologikoen Zentruaren arabera

    Iker Gomez - 2009/02/12 | eitb.com |
    Iruzkina egin

    Jeltzaleek 27-28 eserleku lortuko dituztela dio inkestak. Sozialistek 26 ordezkari izango lituzkete, PPk 11-12, EAk 3-4, Ezker Batuak 3, Aralarrek 3 eta UPyDk, bakarra.


    Eusko Alderdi Jeltzaleak EAEko hauteskundeak irabaziko ditu Ikerketa Soziologikoen Zentruak gaur kaleratu duen inkestaren arabera. Jeltzaleek 27-28 eserleku lortuko dituztela dio dokumentu horrek.

    Sozialistek, berriz, 26 legebiltzarkide izango dituzte inkesta honen arabera, egun dituztenak baino 8 gehiago.

    PPk 11-12 ordezkari izango dituzte hurrengo Legebiltzarrean, Eusko Alkartasunak 3 edo 4 lortuko lituzke (egun, zazpi dauzka), Ezker Batuak 3 (oraingo egoera bera) eta Aralarrek beste hiru izan ditzake (azken legealdian bakarra izan du).

    Gaur kaleratu duten inkestaren arabera, Union Progreso y Democraciak eserleku bat ere lor dezake. Dokumentu honetan aurreikusi dituztenak horrela badira, gehiengoak osatzeko egoera zaila izango da. Ikerketa honetan ez dute ezker abertzalearen presentziarik jaso.



    Iruzkinak:

    Ezagutzera eman

    Envia a un amigoLagun bati bidali
    Bidali
    EmbedEmbed

    Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

    Publizitatea